Oikocredit Euskadiren 10. Urteurrena
Martxoan Oikocredit Euskadik 10 urte beteko ditu. Hori ospatzeko “Mundua aldatzen duten finantzak” izeneko jardunaldia antolatu da.
Badirudi atso izan zela Oikocredit euskal gizartera hurbiltzeko lehenengo urratsak eman zirenean, baina hamarkada bat igaro da talde kementsu bat abian jarri zenetik eta mundua aldatzeko finantzen aldeko apustua egin zuenetik.
Esfortzu eta lan handiko urte hauek ospatzeko martxoaren 21ean, arratsaldeko 18.30ean, “Mundua aldatzen duten finantzak” izeneko jardunaldia egingo da Koopera Aretoan, Fernandez del Campo 16 (BILBO).
Jardunaldi honetan justiziaren zerbitzura dauden finantzak eraikitzea dagoen eztabaidatuko da, finantzetan eta garapenerako kooperazioan ibilbide handia duten hiru pertsonaren eskutik. Horren ostean Oikocrediteko ekialdeko Afrikako Eragin Sozialeko koordinatzaileak aurkeztuko digu erakundeei nola lagundu ahal zaien txirotasunean bizi diren pertsonen bizitzak hobetzeko eragina handitzen. Oikocredit Euskadiren 10 urteei buruzko bideo labur batez eta produktu ekologikoak eta Bidezko Merkataritzako produktuak osatutako mokadutxo batez amaituko da ekitaldia.
Galduko duzu?
Jardunaldiari buruzko informazio gehiago alboan dagoen agiri deskargagarrian.
Title | Filesize | MIME-type | ||
---|---|---|---|---|
invitacion-programa-10-aniversario-oikocredit-euskadi.pdf | 1.1 MB | application/pdf |