Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Filipinak: hondamendietarako prestaketan ikasitakoak

Filipinak: hondamendietarako prestaketan ikasitakoak

cb-philllipines.jpg2017ko urtarrilak 12, osteguna

Ia hiru urtez, Oikocreditek hondamendi-arriskua murrizteko eta kudeatzeko (DRRM, ingelesezko siglengatik) gaitzeko programa bat ezarri du bere kideei hondamendi naturalei aurre egiteko erresilientzia handiagoa garatzen laguntzeko. Aste honetan, Oikocrediteko inbertsiogileek DRRM gaikuntza-programa gauzatu duten Filipinetako kideak bisitatuko dituzte.

DRRM gaikuntza-programa Oikocrediten ingurumen-politika ezarri ostean garatu zen. Ingurumen-politikak Oikocrediten kideek hondamendietarako prestakuntza-maila hobetzeari buruzko printzipio bat barne hartzen du, klima-aldaketaren ondorioz duela gutxi gertatu diren eta etorkizunean jazoko diren erronkei aurre egin ahal izan diezaieten.

Haiyan tifoiak Filipinetan eragindako suntsipenaren ostean, Oikocreditek herrialde hori hautatu zuen 2014ren hasieran DRRM gaikuntza-programa abiarazteko eremu pilotu gisa. Filipinak hondamendietarako joera handiena duten munduko herrialdeetako laugarrena dira, eta, NBEko Hondamendi Arriskua Murrizteko Bulegoaren arabera, Filipinetako 130 milioi pertsonak jasan zituzten hondamendi naturalek eragindako suntsiketak 1995-2015 aldian1; besteak beste, tifoiak, uholdeak, lur-lerradurak, sumendi-erupzioak, lurrikarak eta tsunamiak.

Ia hiru urte igaro dira Oikocreditek Filipinetan gaikuntza-programa lehen aldiz ezarri zuenetik. Gaur egun, Oikocreditek programa Kanbodiara, Vietnamera eta Indonesiara hedatu du eta aurten, geroago, Ekuadorren ezarriko da.

Gaikuntza gauzatzea

DRRM gaikuntza-programaren barruan, Oikocrediten Filipinetako kideak lantegietara joan ziren beren behar zehatzekin bat zetozen estrategiak formulatzeko eta enpresa-kontingentzia eta -jarraitutasuneko planak egiteko. Horietan, gobernuko agentziek, eskolek, elizek eta tokiko larrialdi-zerbitzuek parte hartu zuten.

Alalay sa Kaunlaran Sa Gitnang Luzon Inc. (ASKI), Filipinetako mikrofinantza-erakunde handienetako bat, DRRM gaikuntza-programan parte hartu zuten Oikocrediten kideetako bat da. Joan den urrian, ASKIk Sarika tifoia eta Haima supertifoia jasan zituen, eta DRRM gaikuntza-programak ASKIri tifoi horiei azkar erantzuten lagundu zion.

«ASKIk bere bezeroei larrialdiko maileguak oso azkar eman ahal izan zizkion, zeren eta DRRM gaikuntzaren ondorioz maileguetarako aurreikuspenak egin zirelako», azaldu du Marilou Juanitok, Oikocrediten Asiako hego-ekialderako gaitasun-garapeneko eta gizarte-jarduerako koordinatzaileak. «Azkar erantzun ahal izan zuten zeren eta politikak eta jarraibideak ezarrita zeuzkatelako eta sukurtsal bakoitzean hondamenetarako talde bat eratu zutelako».

ASKIk DRRM gaikuntza-programaren bidez garatu zituen beste ekimen batzuen artean, «dei-zuhaitza» dago, pertsona jakin batzuei hondamendi-alerta dagoenean jakinarazteko komunikazio-protokolo bat. Era berean, ASKIk hondamendietarako prestatzeko gaikuntza eskaini zien lan egiten duen komunitateei eta larrialdi-zerbitzuen kontaktu-xehetasunak, eta bezeroengandik hurbilen dauden ebakuazio-lekuak jasotzen zituzten zerrendak banatu zituen. «DRRM programari esker, gure mikrofinantzen kideak hondamendi natural baten ostean berriro jarduten ikusi ditugu», gehitu du Marilouk. «Lehen, zenbait aste behar izaten zituzten».

1  UNISDR-ren 2016ko ebaluazio globaleko txostena, hondamendi-arriskuari murrizteari buruzkoa (web orri honetarako esteka: https://www.unisdr.org/we/inform/publications/42809)

Ikusi emaitzak zuzenean

Aste honetan, Oikocrediteko inbertsiogileek, boluntarioek eta kideek (16k guztira) Filipinetako kideak bisitatuko dituzte 2017ko ikasketa-bidaiaren barruan. Bidaia horretan hondamendietarako prestaketari buruz asko ikasiko dute, eta taldeak gure blogean haien bisiten berri emango du.

« Atzera