Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Estrategia

Gure zereginean eta ikuspegian oinarrituta, 2018-2022 urterako ikuspuntu eta estrategia eguneratuak etorkizunean Oikocredit garatzeko lerro estrategikoak eta zuzendaritza berria ezartzen ditu.

Gure nahi estrategikoak

  • Diru-sarrera urriak dituzten pertsonei erreparatzen diegu lehentasunezko hiru sektoretan: finantza-inklusioa, nekazaritza eta energia berriztagarriak.
  • Beharra eta aukera onenak diren merkatuetan lanean dihardugu.
  • Gure gizarte-eragina maximizatzea dugu helburu. Era berean, ingurumena kontserbatzen dugu eta bidezko finantza-etekinak sortzen ditugu.
  • Erakunde katalizatzaile modura aldaketa positiboaren buru gara. Sare orokorra eta tokian presentzia dugu eta eragina gehitzeko inbertsioak egin eta gaitasuna sortzen ditugu.
  • Gizarte-inbertitzaile gustukoen eta garapen-bazkide izan nahi dugu guri lotutako erakundeentzat.
  • Oraindik gehiago haziko dugu gure kideen eta pertsona inbertitzaileen erkidego orokorra eta gizartea aldatzeari begira gure inbertitzaileei mugimendu orokorraren kide izateko aukera emango diegu.
    Irakurri gehiago gure lerro estrategikoei buruz. Gauza bera egin lortzeko 2018 - 2022rako ikuspuntu eta estrategiarekin (PDF, ingelesez*).

*dokumentua itzulpen-prozesuan, gaztelaniazko bertsioa 2019ko urtarrilaren amaiera aldera egongo da eskuragarri. Barkatu eragozpenak.