Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bazkide egin zaitez

Estatuko laguntza-elkarteen eskutik inbertsioa egiten duzunean haietako bazkide/partaide bihurtzen zara, eta Elkarteko egunerokotasunean parte har dezakezu aktiboki, hitza eta botoa izanik.

Laguntza-elkarteak haietako bazkideen eskuetan dauden erakunde demokratikoak dira. Oikocredit kooperatibara atxikitzen garenok bertan inbertsioa egiteaz gain, Oikocredit eraikitzen ere lagun dezakegu.

Laguntza-elkartetako Zuzendaritza-batzordean boluntarioki aritzen diren pertsonak bazkideen artean egiten den Asanbladan hautatzen dira aldizka.

Halaber, gure bazkideak dira Oikocredit kooperatibaren enbaxadore onenak, beren ingurune hurbilean finantza etikorako alternatiba hau ezagutaraziz.