Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Inpaktu soziala

Gure lanaren helburua emakume eta gizonen bizimoduan, etxe eta komunitateetan aldaketa positibo bat ematen laguntzea da. Horretarako, ezinbestekoa da proiektuak arreta handiz hautatzea, monitorizazioa egitea, gertuko babesak batzea eta gizarte jardunaren ebaluazio orekatua egitea.

Inpaktu sozial positiboa lortzeko nahiak bultzatzen gaitu, horixe da Oikocredit kooperatibaren motibazioa. Gizarte Jardunaren kudeaketarako tresnetan azken berrikuntzak erabiltzen ditugu, babesten ditugun proiektuak pertsona-talde egokiengana iristen direla eta jendea txirotasunetik ateratzeko lagungarri diren zerbitzuak ahalbidetzen dituztela ziurtatzeko.

Hauek dira Gizarte Jarduna kudeatzeko eta inpaktua ebaluatzeko gure tresnen funtzioak:

  • proiektu egokiak hautatzea
  • gizarte jardunaren adierazleak monitorizatzea
  • babesten ditugun erakundeei beren helburu sozialak betearaztea
  • akonpainamendua eta trebakuntza eskaintzea
  • babesten ditugun erakundeen iritzia jasotzea, berezko produktu eta zerbitzuak gara ditzagun.

Gizarte Jardunaren adierazleei esker, gainera, Oikocredit kooperatibaren inpaktu sozialaren jarraipena egiteko zenbait balio jaso ditzakegu.