Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Mikrofinantzak eta ekonomia erreala

Oikocredit kooperatiban soilik ekonomia errealean inbertitzen dugu, Hegoaldeko herrialdeetan. Horretarako, baliabide hauek erabiltzen ditugu:

  • mikrokredituak, tokiko mikrofinantza instituzioekin batera
  • kreditu zuzenak enpresa txiki eta ertainetara bideratuak, bereziki kooperatibetara, eta nekazaritza eta bidezko merkataritza arloetan
  • partaidetza konpromiso ekonomiko eta sozial handia erakutsi duten enpresetako kapital sozialean.

Horrela, gure mailegu eta inbertsioak gizartea eraldatzeko tresna bilakatzen dira, izan ere, finantza-sistematik at dagoenari laguntzea ahalbidetzen dute, gure ekintzaren inpaktu sozialaren jarraipena egitearekin batera.

Gure jardueraren % 80 mikrofinantzari dagokio eta gainerako % 20a ekoizpen-proiektuei.

Mikrofinantzak garapenaren zutabe dira

Hegoaldeko herrialdeetan ia 2.700 milioi pertsona dira finantza arloko kredituak eta zerbitzuak eskuratu ezin dituztenak. Horien bizi-maila hobetzeari begira ezinbestekoa da horietarako sarbidea ahalbidetzea. Oikocredit kooperatibak laguntzen dituen mikrofinantza etikoko instituzioek finantza-zerbitzu tradizional horien gabezia orekatzen dute. Modu horretan, jarduera ekonomikoak sor daitezke eta aberastasuna modu bidezkoago batean birbanatzen da.

Sarritan, Hegoaldeko herrialdeetan negozio txiki bat abiarazteko 10€ eta 500€ arteko kopurua baino ez da behar. Hala, mikrokreditua txirotasuna gainditzeko modua izan daiteke. Ezinbesteko baliabideak ahalbidetzen dituen jarduera ekonomiko bat sortu edo garatzeak bizi-kalitatea nabarmen areagotzea ekar dezake.