Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Energia berriztagarriak

Erregai fosilen isurpen kaltegarriek harreman zuzena dute aldaketa klimatikoarekin. 650.000 urtean izan diren CO2 maila altuenak daude orain, eta ondorioz, diru-sarrera gutxi dituztenen bizitza ekonomikoko baliabideak geroz eta mehatxatuago daude. Era berean, diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeen elektrizitate-eskaria hazten doa. Energia berriztagarrian inbertituta, Oikocrediten helburua da hazten doan baztertutako eskualdeetako elektrizitate-eskariari erantzuna ematea modu ekonomiko, sozial eta batez ere ekologikoan.

Oikocrediten misioa da norbanakoak eta erakundeak bultzatzea modu arduratsuan inbertitzeko. Oikocrediten, finantza-zerbitzuak eskaintzen ditugu eta erakundeei laguntzen diegu modu iraunkor batean diru-sarrera gutxiko pertsonen edo komunitateen bizitza-kalitatea hobetzen. Gainera, ingurumen-politika bat garatu dugu, eta bertan zehazten da Oikocreditek egin dezakeena ekosistema orekatu bati ekarpenak egiteko, gure jarduketen ingurumen eragina (zuzenekoa edo zeharkakoa) gutxitzeko eta modu positiboan ingurumena babesteari ekarpenak egiten dizkien erakundeei laguntzeko helburu nagusiarekin.

Energia berriztagarriaren unitatea

Oikocreditek 2014an energia berriztagarriaren unitatea ezarri zuen Amersfoort-en (Holanda). Oikocreditek munduan zehar 63 herrialdez osatutako sarearekin elkarlan estuan arituz, diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetan aurrera eraman daitezken eta eraginkortasun energetikoarekin zein energia berriztagarriekin lotura duten proiektuetan inbertitzeko aukerak identifikatu eta horiek modu aktiboan garatzen ditu. Unitateak hainbat arlo finantzatzen ditu, besteak beste: eguzki-energiari (fotovoltaikoa) loturiko proiektuak, energia eolikoko proiektuak, zentral hidroelektriko txikiak, biomasa eta eraginkortasun energetikoa. Bereziki Latinoamerikan jarduten dugu.

Energia berriztagarriko unitatea errenta aldakorreko inbertsioen eta zorraren zorro bat  sortzeko eta kudeatzeko prozesuan dago. Zorro horretan jasoko dira sare elektrikoari energia garbia ematen dieten azpiegituren proiektuak, eta proiektu horietarako erabiliko den ohiko inbertsio-bolumena 5 milioi eta 10 milioi dolar bitartekoa izango da.

Horrez gain, unitate horrek “energia garbia sortu eta banatzeko” proiektuak ere finantzatuko ditu, non energia (edo beroa) erabiltzen den lekuan bertan sortuko den. Proiektu horiek txikiak dira potentzia-gaitasunari edo kapitalaren despoltsapenari begiratuz gero, baina gure misioari laguntzeko benetan garrantzitsuak izan daitezke neurtzeko irizpide bezala ingurumeneko eragina edo eragin soziala erabiltzen baldin badira. Mota horretako proiektuen adibide bat Costa Ricako kooperatiba bati emandako mailegua da: bertan kafea ekoizten dute eta mailegu horri esker 50 KW-eko eguzki-sistema bat jarri dute kafea prozesatzeko eraikinaren teilatuan.

Balantze hirukoitza

Energia berriztagarriei esker, gure helburu hirukoitz honetan ekarpen nabariak egon daitezke: ekonomikoki iraunkorrak diren proiektu eta erakundeak finantzatzea, eragin sozial positiboa sortzea diru-sarrera gutxi dituzten pertsonentzat eta ingurumena babestea, hain zuzen ere.

Onurak

Energia berriztagarrietan egiten diren inbertsioek hainbat onura nabarmen dituzte, besteak beste, enplegua sortzea, inportatutako erregai fosilen erabilpena gutxitzea eta aldaketa klimatikoaren erritmoa moteltzea. Oikocrediten eragin sozial positiboaren sustapenean lortutako esperientzia metatu dugu, finantzatzen egon garen erakundeekin (mikrofinantzak eta nekazaritza) elkarlanean sortu dena, eta esperientzia hori energia berriztagarrietan egiten ditugun inbertsioetan aplikatzen dugu.