Gure igorpenak konpentsatu ditugu

Gure igorpenak konpentsatu ditugu

COOT-CR-56.jpg24 apirila | 2018

Oikocredit Euskadin finantza etikoa sustatzen dugu, eta, haren bitartez, baita garapen jasangarria ere.

Horregatik, erabaki dugu gure erakundearen jarduerak 2016an eta 2017an sortutako igorpenak konpentsatzea, Ecodesen CeroCO2 konpentsazio-sistemaren bitartez.11,189 tona izan dira, kopuru baxu xamarra, eta Oikocrediten asanblea orokorretara egindako bidaien, nazioarteko eta estatuko koordinazio bileretan parte hartzearen, azoken eta gainerako jardueren ondorioa dira.

Nola ez, gure helburua izan da koherenteak izatea konpentsatzeko proiektuak aukeratzean ere.Hori dela eta, “Guatemalako komunitate indigenekin nekazaritza organikoko praktikak hobetzea, 2. Fasea” proiektua hautatu dugu, Oikocreditek bultzatzen duen nekazaritzaren babesarekinbat baitator.

Horrela, gure aztarna ekologikoa konpentsatu dugu, eta hegoaldeko herrialde pobretuetan garapen jasangarria indar handiagoz sustatzen jarraitu dugu.

Zihurtagiria



« Atrás