Historia

Oikocredit (jatorrian Garapenerako Sozietate Kooperatibo Ekumenikoa izendatua) 1975ean sortu zen Elizen Munduko Kontseiluaren eskutik, erlijio-instituzioei inbertsiorako tresna alternatiboa eskaini asmoz, egoera ahulenean dauden pertsonei bideratua. Gure jatorria hori izan arren, inbertsiorako irizpideak sekula ez dira erlijiozko printzipioetan oinarritu.

Mundu mailako kreditu-kooperatiba gisa eratu ginen, egoitza Herbeheretan kokatuz. Ikuspegi integratzaile eta kooperatibo horri esker, kide partikularrek proiektuarekin bat egin zuten, “laguntza-elkartetan” elkartuta. Gaurdaino, elkarte horiek izan dira egungo kapital sozial handiena pilatu dutenak. Horrela, funtsezkoak izan dira Oikocredit kooperatibaren arrakastan.

Informazio gehiago (ingelesez) hemen: http://www.oikocredit.coop/history