Gure lanaren helburua emakume eta gizonen bizimoduan, etxe eta komunitateetan aldaketa positibo bat ematen laguntzea da. Horretarako, ezinbestekoa da proiektuak arreta handiz hautatzea, monitorizazioa egitea, gertuko babesak batzea eta gizarte jardunaren ebaluazio orekatua egitea.
Inpaktu soziala
Inpaktu sozial positiboa lortzeko nahiak bultzatzen gaitu, horixe da Oikocredit kooperatibaren motibazioa. Gizarte Jardunaren kudeaketarako tresnetan azken berrikuntzak erabiltzen ditugu, babesten ditugun proiektuak pertsona-talde egokiengana iristen direla eta jendea txirotasunetik ateratzeko lagungarri diren zerbitzuak ahalbidetzen dituztela ziurtatzeko.
Hauek dira Gizarte Jarduna kudeatzeko eta inpaktua ebaluatzeko gure tresnen funtzioak:
- proiektu egokiak hautatzea
- gizarte jardunaren adierazleak monitorizatzea
- babesten ditugun erakundeei beren helburu sozialak betearaztea
- akonpainamendua eta trebakuntza eskaintzea
- babesten ditugun erakundeen iritzia jasotzea, berezko produktu eta zerbitzuak gara ditzagun.
Gizarte Jardunaren adierazleei esker, gainera, Oikocredit kooperatibaren inpaktu sozialaren jarraipena egiteko zenbait balio jaso ditzakegu.