Dohaintza bat eman

Dohaintzak Oikocredit kooperatibara gure herrialdean

Espainiako Estatuan Oikocredit kooperatibari laguntzeko dauden 3 elkarteek ez dute inolako komisiorik kobratzen egiten duten lanaren truk, eta beren ohiko gastuei aurre egiteko (alokairua, posta, bulegoko gastuak, hedapenerako gastuak, etab.) hauen finantzaketa jasotzen dute:

  • Nazioarteko Oikocredit Kooperatibaren urteroko diru-laguntza;
  • Bazkideen lankidetza eskuzabala, aldizkako edo noizean behingo dohaintzen bidez;
  • Bazkide inbertitzaile batzuek urtero jasotzen dituzten dibidenduak beren Oikocredit elkartera bideratzen dituzte boluntarioki

Dohaintza bat eman nahi baduzu jar zaitez harremanetan Oikocredit laguntzeko gertuen duzun elkartearekin.

Laguntza modu jarraituan eman nahi baduzu, kolaboratzaile bihur zaitezke. Horretarako, aldizkako kuota bat ordaindu behar duzu elkartea mantendu dadin, Oikocredit kooperatibako bazkide inbertitzaile izan zein ez izan.

Dohaintzak Oikocredit kooperatibara munduko beste leku batean

Nazioarteko Oikocredit Kooperatibak ere onartzen ditu dohaintzak, Laguntzarako Nazioarteko Fundazioaren eskutik. Dohaintza horiei esker, babesten ditugun proiektuak bideragarri bihurtzeko jarduerak gauza ditzakegu. Halaber, dohaintza horiei esker, inbertsioak tokiko moneta erabiliz ere egin ditzakegu eta, aldi berean, beste inbertitzaile batzuen ustez arriskutsuegiak diren proiektuetan lan egin dezakegu.

Fundaziora bideratzen diren dohaintzak xede hauekin erabiltzen dira:

  • Babesten ditugun erakundeak prestatu eta trebatzeko jarduerak antolatzea
  • Inpaktu soziala kudeatzeko proiektu pilotuak gauzatzea
  • Tokiko monetan onartutako maileguekin lotutako arriskuei aurre egiteko gure hornidura-funtsak elikatzea eta, era berean, inpaktu sozial handiko bazkideekin inbertsio arriskutsuak egitea ahalbidetzen duten berme-funtsak elikatzea.

Nazioarteko Oikocredit kooperatibara dohaintza bat bideratu nahi baduzu, jar zaitezen zuzenean harremanetan Fundazioarekin (ingelesez).