Finantzazio bila zabiltza?

Latinoamerika, Afrika, edo Asiako herrialderen batean eduki soziala duen erakunde batean parte hartzen duzu eta finantzazioa behar duzu? Proiektuak hautatzeko irizpideak kontsulta ditzakezu eta zure proiektuak irizpide horiekin bat egiten duela uste baduzu, jar zaitezen harremanetan zugandik gertuen dugun eskualdeko bulegoarekin.

Espainian bidezko merkataritzako proiektu edo enpresak finantzatzen ditugu soilik edo, oso kasu berezietan, Hegoaldeko herrialdeetan inpaktu sozial positibo oso zuzena duten ekoizpen-proiektuak. Kasu honetan, proiektuaren ebaluazioa Holandan dugun gure egoitza nagusitik egiten da. Gure herrialdean beste era bateko enpresa-proiektu soziala baduzu, banku etikoko beste entitate batzuekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, edo Espainian mikrofinantzetan adituak diren erakundeekin.