Inbertsioa kapital sozialean

Zenbaitetan, Oikocredit kooperatibak erakundeetako kapital sozialean (akzio edo partizipazio sozialetan) inbertitzen du. Inbertitzen dugun lekuetan eragin adierazgarria izateko moduko partizipazioa izan nahi dugu jabetzari dagokionez.

Kapital sozialean inbertitzean epe luzera arrisku eta proiektuak partekatzen ditugu erakunde horiekin. Inbertsiorako erabiltzen ditugun irizpideak maileguetarako erabiltzen ditugun irizpideen oso antzekoak dira. Soilik baldintza hauek betetzen dituzten erakundeen kapital sozialean inbertitzen dugu:

  • errentagarritasun sozial eta finantzarioko gure bi helburuak partekatzea.
  • gure aholkularitza, harreman eta laguntza teknikoari etekina ateratzea.
  • gobernantzarekin, ingurumenarekiko errespetuarekin eta inpaktu sozialarekin lotutako gure estandarrak betetzea.

Oikocredit kooperatibaren kapital sozialeko zorroa gero eta handiago eta anitzagoa da. Kasu gehienetan, Oikocredit kooperatibaren partaidetza kapital guztiaren % 10 eta % 25 artekoa da. Erakunde horien gobernantzan funtzio aktiboa izatea gustatzen zaigu, horrek zera esanahi du, erakundeko Administrazio-kontseiluan postu bat izaten dugula.

Informazio gehiago kapital sozialeko inbertsioen inguruan (ingelesez)