Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek anakardo kooperatiba batean inbertitu du eta Boli Kostako ia 5.000 nekazariren alde egin du

Oikocreditek anakardo kooperatiba batean inbertitu du eta Boli Kostako ia 5.000 nekazariren alde egin du

anat-bf-03.jpg2021ko ekainak 04, ostirala

Cavica anakardo kooperatibak 1,5 milioi euroko mailegua jaso zuen Oikocreditetik. Maileguak 4.900 nekazariren lana bultzatuko du Boli Kostako iparraldeko landa-eremuetan.

Coopérative avec Conseil d 'Administration de Vivriers et de Cajou (Cavica) lanean ari da Boli Kostako komunitate behartsuetako pobrezia arintzeko eta nekazarien enpresa-espiritua garatzen laguntzen du.

Hadj Konate Arounak, Cavicako Administrazio Kontseiluko presidenteak, esan zuen "zazpi urte baino gehiagoko lan gogorraren eta ohiko banku erakunde askoren laguntza faltaren ondoren, azkenean 2020an Oikocreditekin topo egin genuen. Lan-kapitala gehituta, gure enpresa-helburuak lortzeko eta nekazarien bizi-maila hobetzen laguntzeko beharrezko logistika eskura dezakegu, eta, aldi berean, tokiko komunitateetan inpaktu sozial handiagoa lortzen dugu. "

« Atzera