Oikocredit Euskadiko txosten elektronikoa
Maiatza 2021

Elkartasunaren eta erresilientziaren boterea

Covid-19k urte zaila egin zuen 2020 guztiontzat. Erronka horiek gorabehera, Oikocredit elkartasunaren lekuko izan zen eta berreskuratzeko gaitasuna erakutsi zuen. Txosten honek, gure finantza-emaitzetan zentratuta, kooperatibaren 2020ko erronken eta lorpenen ikuspegi orokorra eskaintzen dizu. Eta, are garrantzitsuagoa dena, irakur dezakezu nola Oikocreditek bere bazkideei laguntzen jarraitu duen, diru-sarrera txikiko komunitateen (pandemiak gehien kaltetutakoen) bizitzetan dagoen aldea markatzen ari baitira.

Gure finantza-emaitzak sakon ikusteko, irakurri gure 2020ko Urteko Txostena. Halaber, finantza-aditu baten ikuspuntua lor dezakezu Oikocrediteko Finantza eta Arriskuen zuzendariarekin, Mirjam 't Lam-ekin, egindako elkarrizketa irakurrita. Gainera, gure hiruhileko txostena eskaintzen dugu, 2020ko laugarren hiruhilekorako gure datu eta zifren atzean historia kontatzen laguntzeko.

Finantza-emaitzak iragartzea ez da hizpide dugun gauza bakarra; aurten Emakumearen Nazioarteko Eguna zabaldu dugu eta martxoa Oikocrediteko emakumeak nabarmenduz igaro dugu, emakumeak ahalduntzen laguntzen baitute. Eta Christina Alff-ek, Baden-Würrttembergeko Oikocredit Laguntza Elkartekoak, genero-berdintasunari buruzko bere esperientzia eskaintzen du jarraian agertzen den blogean.

 

Ekintza azkar batek emaitzak babestu zituen

Elkarrizketa honetan, Mirjam 't Lam Finantza eta Arriskuen zuzendariak bere esperientzia Oikocrediten eta erakundearen finantza-emaitzei buruz duen ikuspegia partekatzen ditu. Covid-19ko pandemiaren erdian Oikocreditekin nola hasi zela lanean kontatzen digu.

Irakurri elkarrizketa>
 

2020ko urteko txostena

Gure urteko txostenean, gure finantza-emaitzei buruzko guztia irakur dezakezu, gure Administrazio Kontseiluari entzun, eta munduko pandemian gure bazkideei nola lagundu diegun ikusi.

Irakurri 2020.urteko txostena >
 

Finantza-emaitzen laburpena

Gure 2020ko finantza-emaitzen ikuspegi orokorra bilatzen duzu eta ez duzu urteko txostena irakurtzeko astirik? Gure prentsa-komunikatuan aurki ditzakezu emaitzarik nabarmenenak.

Irakurri prentsa oharra>
 

Emakumeen ahalduntzea babesten

Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatuz, Christina Alff-ek, Baden-Württembergeko Oikocrediti Laguntzeko Elkartekoak, emakumeen ahalduntzeari buruzko bere esperientzia partekatzen du, eta azaltzen du nola lotzen zaion gai hori Oikocrediten lanari historia batekin inspiratzen gaituen bitartean.

Irakurri bloga >
 

Bestelako berriak

Finantzaz haratago Jardunaldiak eta material berriak

Sarea oso aktibo egon da hainbat proposamenekin, hala nola bat egiteko jardunaldiekin eta bideo berriekin youtubeko kanalean.

Irakurri gehiago >
 

Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna

Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien Programaren kanpaina batean parte hartzen dugu, eta ekintza bat proposatzen dizuegu mundu-eguna ospatzeko.

Irakurri gehiago >
 

Hurrengo geltokia: Madrilgo Merkatu Soziala

Lehen aldiz, ekonomia sozial eta solidarioko enpresek bat egin genuen Madrilgo metroan komunikazio-kanpaina bat abiarazteko, Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna zela eta.

Irakurri gehiago Madrilgo Merkatu Sozialaren webgunean, >
 
Síguenos en:

Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56