Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetako inbertsioak handitu ditu

Oikocreditek diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetako inbertsioak handitu ditu

osteguna, 07 de abuztuak de 2014

Amersfoort, Herbehereak, 2014ko ekainaren 23a

Oikocredit gizarte-inbestitzaile eta mundu-mailako kooperatibak, 2013an gizarte jardueran izan dituen emaitzak ezagutarazi ditu gaur. Emaitzetan Oikocrediten 608 bazkidek igorritako informazioa ageri da.

2013ko abenduaren 31n, Oikocrediten garapenerako finantziazioren zenbatekoa 591 milioi € zen; horietatik, 483 milioi € mikrofinantzetan inbertitu ziren, eta gainerakoa enpresa-sozialetan, besteak beste, bidezko merkataritzarako erakundeetan, kooperatibetan eta nekazaritza-enpresetan.

Diru-sarrera gutxiko herrialdeetan (nazio diru-sarrera gordina biztanleko ≤ 1035$) egindako inbertsioek gora egin zuten, 2012ko 78 milioi €-etatik 2013ko 94 milioi €-etara; horietarik 41 milioi € Afrikan inbertitu ziren eta 52 milioi € Asian.

Mikrofinantza bazkideen bidez, Oikocredit 28 milioi mailegu-hartzaile izatera irisi zen 2013an. 28 milioi mikrofinantza mailegu-hartzaileen % 81 emakumezkoak ziren eta % 24k nekazaritza sektorean egiten zuen lan.

Oikocrediten bazkideak 315.000 nekazari eta 1,5 milioi kooperatiba-kide izatera iritsi dira, guzti horiek nekazaritzan eta merkataritzan egiten dute lan; baina, gainera, mikrofinantzen sektorea ez den beste sektoreetan lan egiten duten pertsonak ere kontuan hartu dira. Bazkide horien % 70k ingurumen-politika bat erabiltzen zuen eta % 29ak genero-politika bat.

Gizarte-jardueraren emaitzen arabera, mikrofinantza bazkideen % 71k bezeroa babesteko printzipioekin bat egin du 2013an, ehunekoa iazko % 59aren gainetik gaude beraz.

2013an Oikocreditek trebakuntza garatzeko 3 milioi €-ko funtsa eman zuen, 130 laguntza-ekimen baino gehiago onartu zituen eta gizarte-jarduera kudeatzeko programa sendotu zuen.

Gizartean ere, emaitza baikorrak

Oikocrediten gizarte-jarduera eta mailegu analisi zuzendaria den Ging Ledesma andrearen arabera, emaitzak baikorrak izan dira, eta Oikocreditek bere operazio-zentroko bezeroen onura eta ongizatea mantentzeko etengabeko ahalegina egiten duela erakusten dute.

“Datuen arabera, gure egungo estrategiek eta gure ekimenek gizartea positiboki aldatzen laguntzen digute, eta batez ere, finantza-inklusioari eta emakumeen ahalduntzeari egiten diete mesede”, esan zuen Ledesma andreak.

“Halaber, benetan pozten gaitu bazkideek ingurumenarengatik gero eta gehiago arduratzearekin batean, gizartearekiko eta finantzekiko dituzten konpromisoak mantentzen dituztela ikustea”, gaineratu zuen Ledesma andreak.

2014 urteari begira

2014an, Oikocreditek bermatzen jarraituko du bere bazkideek diru-sarrera gutxiko pertsona eta komunitateei benetako onurak eskaintzea. 2014ko funtsezko egiteko bat nekazaritza eta energia berriztagarriko unitate berrietan Oikocrediten ingurumen-politika ezartzea izango da.

Oikocreditek gizarte, ingurumen eta finantza itzulkinak dituen balantze positibo hirukoitza lortzeko lan egiten jarraituko duela ziurtatu zuen Ledesma andreak.

“2014an mikrofinantzei eta nekazaritza balio-kateei zuzendutako epe luzeagoko programetan jarriko dugu arreta, eta baita, praktika komunitate bat eraikitzeko arrakasta banatzean ere”, adierazi zuen Ledesma andreak.

Oikocredit mikrofinantzen sektoreari, bidezko merkataritzako erakundeei, eta enpresa txiki eta ertainei finantziazioa ematen dien mundu-mailako kooperatiba eta gizarte inbestitzaile bat da.

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Nazioarteko Oikocrediten prentsa-kontaktua: Kawien Ziedses des Plantes, kziedsesdesplantes@oikocredit.org, +31 (0)6 272 549 04.

« Atzera