Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Elkarrizketa: Kanbodian diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten familientzat eskuragarriak diren etxebizitza-maileguak

Elkarrizketa: Kanbodian diru-sarrera txikiak eta ertainak dituzten familientzat eskuragarriak diren etxebizitza-maileguak

FF+clients+outside+new+home+.jpgasteartea, 03 de irailak de 2019

Sothany Chun First Finance plc erakundeko zuzendari exekutiboa da, Oikocredit-eko bazkidea dena. Kanbodian, diru-sarrera txiki eta ertainak dituzten pertsonei etxebizitza-maileguak eta etxebizitzak hobetzeko maileguak ematen dizkien finantza-erakundea da. Herbeheretan, Oikocredit-en Laguntza Elkartea harekin bildu zen berriki, bere aurrekariei eta lanari buruz eztabaidatzeko. Horrez gain, First Finance bizi-kalitatea hobetzen laguntzen ari dela azaldu zuten, etxebizitza bat jabetzan izateko aukera gehiago ematen zituelako.

Aurrekariei buruz zerbait konta zenezake?

Kontabilitatean gradua eskuratu eta gero, 2002. urtean lortu nuen nire lehen lana kontu-ikuskaritzako enpresa batean, World Vision Cambodia izeneko GKEn hain zuzen ere. Erakundeko jarduera operatibo guztiak esperimentatzeko aukera izan nuen. Une horretan ezagutu ahal izan nituen mikrofinantzak.

Berehala konturatu nintzen nire benetako interesa alde operatiboan zegoela, zifretan baino gehiago. Beraz, laguntza-bulegoarekin eta finantzatzaileekin lan egiten duen Programen Garapenerako Taldearekin bat egin nuen. Bestalde, proposamenak idazten ere hasi nintzen, eta hori oso interesgarria izan zen.

2007. urtean Vision Fund-era pasatu nintzen (World Vision enpresako mikrofinantzen arloa), Australian egoitza zuen banka mugikorreko konpainia batera aldatu baino lehen. Diru-sarrera txikiko pertsonentzat zerbait egin nahi zuten (erantzukizun sozial korporatiboko taldearen ekimen bat), eta dirua mugikorraren bidez transferitzeko negozio bat sortu. Une horretan, bereziki interesgarria iruditu zitzaidan. 2011. urtean First Finance konpainiara joan nintzen, lehendabizi, finantza-zuzendari gisa, eta gero, 2014. urtean zuzendari orokor izendatu ninduten.

Sothany Chun, First Finance Plc enpresako zuzendari orokorra, Oikocrediten 2019ko Kideen Bileran

First Finance-k etxebizitzarako eta etxebizitza hobetzeko maileguak ematen ditu. Zergatik da hain garrantzitsua Kanbodian?

Gure erakundearen lehen izena, 2006. urtean abian jarri zenean, First Home (lehen etxea) izan zen, sortu zuten banakoek soldatako langile gazteak, etxebizitzarako maileguei zegokienez, hots, etxebizitza merkeak eskuratzeari zegokienez, desabantaila handian zeudela konturatu zirelako. Alde batetik, langile gazteenek ezin zuten mikromailegurik jaso, baina aldi berean, oro har, merkataritza-bankuek ez zituzten aintzat hartzen, izan ere, goi-mailari arreta handiagoa jartzen zioten, arrisku txikiagoa zuelako.

Horrela, mikrohipoteken kontzeptua probatu zuten, baina ez ohiko merkataritza-banku batek egingo lukeen moduan, baizik eta diru-sarrera txiki edo ertainekin bizi diren bezeroei begiratuz. Kontzeptuak arrakasta handia izan zuen eta erakundea finantza-erakunde bat gisa bultzatu zuten, egoera berria, aurreikusita genuen gizarte-eragina eta gure ikuspegia islatzen duen izen berri batekin: First Finance.

Nola laguntzen zaio bezero jakin bati? Adibiderik eman zenezake?

Istorio asko dago kontatzeko, baina burura etortzen zaie ama eta alaba baten kasua. Beren etxea zuten, baian desjabetu zioten gobernuak errepide bat handitzea erabaki zuenean. Normalean erkidegoak positibotzat hartzen du, baina emakume horiek ez zeuden batere pozik beren lurrak eraikitzeko desjabetu zizkiotenean. Lurraren metro bat bakarrik geratzen zen. Ez zen nahikoa ere beste etxe bat eraikitzeko.

Alabak denda bat zuen merkatuan, beraz, hara joan ziren. Luzaro egon ziren han bizitzen, baina beren negozioak diru-sarrerak ematen bazizkien ere, ez zen nahikoa etxe bat erosteko.

Zorionez, First Finance sustapen-lan bat egiten ari zen merkatu berean. Gure informazioaren zati bat jaso eta gero, eta egin genuenaz konturatuta, alabarekin bildu ginen eta mailegu bat onartu zen. Lehendabizi, lur bat erosteko mailegu bat eskatu zuen, zenbait kuota ordaindu zituen eta beranduago beste mailegu bat jaso zuen etxe bat eraikitzeko.

Alaba etxe berrira aldatzeko aukera izan zuenean bere amarekin, inoiz ahaztuko ez dudan gauza bat esan zidan: "Eskerri asko. Firts Finance-ri esker orain etxe berria daukat".

Benetan hunkigarria izan zen.  Etxe bat dena da familia batentzat, eta etxeak familiei itzultzeko aukera izatea, oso positibo eta motibatzailea da guretzat.

Zein dira zure erronka nagusiak Kanbodian?

Hipotekak, oro har, epe luzera dira. Etxe bat erostea erabaki handia da denontzat. Gure bezeroen maileguak batez beste 10 urtekoak dira. First Finance-k zorte handia dauka, izan ere, gure inbertitzaileei emandako maileguak batez beste bost urtekoak dira. Ohiko erakunde mikrofinantzario batek hiru urterako mailegu bat bakarrik lor dezake.

Hala ere, ezin dugu bete bezeroari ematen diogun maileguaren iraupen berarekin. Hamar urte badira, eta guk geuk bost urterako mailegu bat bakarrik lor badezakegu, bost urteko tartea dago.

Beste erronka bat hipotekak egiten dituen erakunde mikrofinantzario bakarra garela. Bestalde, jende gutxiago dago hitz egiteko eta haiengandik ikasteko. Ezin da berrasmatu gurpila behin eta berriz. Partekatzeko, besteengandik ikasteko gai izan behar duzu, bereziki jardunbide egokiak egin behar dituzu.

Beti gaude zalantzan geure buruarekin: zuzena al da egiten ari garena? Hobea izan liteke? Gauzak beste modu batera egin ditzakegu?

Zenbait pertsonak galde lezakete zergatik mugatzen garen hipoteketara. Agian dibertsifikatuko bagina etekin hobea aterako genuke. Agian motela da, baina bereizten ari gara. Eta hori da axola zaiguna. Beraz, agian ez gara haziko beste batzuk bezain azkar, edo ez ditugu lortuko haiek lortzen dituzten irabaziak, baina ez dugu lan egiten irabazi ekonomikoak lortzeko bakarrik. Gizarte-eraginarengatik gaude, eta hori da gure langileak motibatzen dituena.

Gehiegizko zorpetzea arazoa izan da Kanbodian azken urteetan. Ba al dago arazo horri aurre egiteko hartzen duzun neurri jakinik?

Elkarte bat dago, eta hor, industriarako ekimenak eta erregulazioak aurkezten dituzten Kanbodiako eragile mikrofinantzario nagusi guztiak gaude. Lehen ez zegoen erregulazio-mugarik mailegu kopuruari dagokionez. Jendeak bost erakunderi aldi berean eskatu ahal zien. Gehiegizko zorpetzearengatiko kezka dela eta, elkarteak muga bat ezarri zuen: orain banako bezeroek ezin dute lortu bi finantza-erakunde baino gehiagoren mailegurik. Taldeko maileguetarako (oro har, mailegu txikiagoak), gehienezko kopurua hiru da.

Era berean, bezeroa ez ordaintzeko egoeran badago epe laburrerako finantza-zailtasunengatik, esaterako, familiako kide baten gaixotasun bat, edo diru-sarreren txikiagotzea klima aldaketarengatik, epe laburrerako irtenbide bat dago First Finance-rekin. Horrek esan nahi du bezeroarekin lan egin beharko dela bere zailtasunetan laguntzeko. Epe luzerako finantza-zailtasunek kontsulta estua eskatzen dute bezeroarekin, eta neurri egokiak hartzea, bezeroak, azkenean, mailegua itzultzen jarraitzeko finantza-gaitasuna izan dezan.

Mundu osoan emakumeen falta orokorra da lidergo-postuetan.Nola dago alderdi hori Kanbodian?

Hemen bizi dugunaren antzeko arazoa da, hala ere, are okerragoa da. Gutxi gorabehera 70 erakunde mikrofinantzario inguru ditugu Kanbodian, eta 35 merkataritza-banku. Baina emakumezko zuzendari orokorren kopurua oso mugatua da.

Mikrofinantzen sektorean zenbait familia-enpresa daude, beraz, han, emakumezko zuzendari orokor gehiago daude. Familia-enpresa bat bada, emakumeak zuzentzen du enpresa.

Gure kulturan, emakumeak familia zaintzen du. Beraz, emakumea arduratzen da seme-alabak zaintzeaz eta familiaren ongizateaz. Baina emakumea ezin da familiako liderra izan. Gizonak hartzen ditu erabakiak. 

Hala ere, gizartean oreka handiagoa ikusten hasi gara. Gero eta emakume gehiago doaz eskolara eta goi-mailako hezkuntzara heltzen dira, esaterako.

Era berean, zer moduz First Finance-ko zuzendari orokor gisa?Zailtasunik aurkitu zenuen postu hori lortzeko?

Kargua onartu nuenean nire bizitza aldatuko zela esan zidaten. Lanaren eta bizitza pribatuaren arteko oreka ona lortzea erraza da esatea, baina praktikan oso zaila da. Nire senarra oso ulerkorra da. Lanaldi osoko langilea ere bada, beraz, denbora gutxiago daukagu seme-alabekin egoteko. Etxe barruan erantzukizunak partekatzen ditugu. Asteburuan saiatzen naiz denbora nire familiarekin ematen, eta seme-alabekin egoten.

Ulertzen dut ere bai gizonezko lankideek erronka berdinei aurre egiten dietela, lanaren eta familiaren arteko orekari. Beraz, esan nezake galdera hori ez dela nahitaez generoaren ingurukoa.

Enpresaren ikuspegitik, ongi dagoela esan nezake, izan ere, genero-berdintasuna onartuta dago, eta ez naute hartzen emakumezko zuzendari orokor gisa bakarrik. Agian atzerriko inbertitzaile gehiago ditugulako. Kontu hori aldatzen ari da Kanbodian hobetzeko. Gero eta emakume gehiago dago erantzukizuneko lanpostuetan.

Nola lagundu dizue Oikocredit-ek First Finance-k aurre egiten dien erronketako batzuetan?

Oikocredit-ek ez du finantzazio bakarrik ematen. Bazkideen prestakuntzan ere inbertitzen du. Esaterako, 2015. urtetik Oikocredit-ek arriskuen kudeaketaren inguruko prestakuntza-saioak eman dizkizu. Hor, barne hartu dira finantza-arriskuak, kreditu-arriskuen kudeaketa eta hondamendu-arriskuak murrizteko kudeaketa. First Finance Oikocredit-en Finantza Arduratsuen Prestakuntza Tailerrean ere izan zen (Bezeroar Babesteko Printzipioen autoebaluaziorako tutoretzarekin). Baliabide mugatuak ditugu, beraz, Oikocredit-engandik jasotzen dugun laguntza ez-finantzario hori benetan garrantzitsua da.

Halaber, First Finance-n gure esperientziaren irabazia igortzea eta gure bezeroei aholkularitza ona ematea ere bilatzen dugu. Finantza-zerbitzu bat emateaz harago goaz.  "Etxebizitza-irtenbideen bazkide" terminoa erabiltzen dugu. Aholkulari bat izan nahi dugu bezeroarentzat, bazkide bat, kontsultak egin ditzaten eta beren etxeko beharrak direnean, gugan konfiantza izan dezaten.

Horrez gain, erronkei, ikasitakoari, jardunbide egokiei eta bestelakoei dagokienez, inbertitzaile gisa, Oikocredit-ek, ikas dezakegun pertsona edo erakunde zuzenarekin elkartzen lagun lezake.

Bat al dago arrazoirik Oikocredit-ekin lan egiten erabakitzeko?

Gizarte-arloan duen ikuspegiarengatik lan egiten dugu Oikocredit-ekin. Gurekin nola jokatzen duten, nola egiten dituzten ebaluazioak, jarraipena eta txostenen aurkezpena ikusten dugu. Izan ere, gauza horiekin guztiekin zer axola zaien erakusten dute. Zeuk erakunde bati egiten dizkiozun galderek, zer bilatzen ari den erakusten dute, eta horregatik hain zuzen ere nahi dugu harremanarekin jarraitzea.

Oikocredit-en barruan egotearekin harro sentitzen gara, egiten duela esaten dituen gauzak benetan egiten dituelako.

« Atzera