Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek 2020ko Eraginari buruzko Txostena kaleratu du

Oikocreditek 2020ko Eraginari buruzko Txostena kaleratu du

2020ko irailak 08, asteartea

Oikocreditek bere Eraginari buruzko Txostena kaleratu du eta deskargatzeko prest dago.

2019. urtearen amaierara arteko datuak partekatzen dituen txostenaren alderdi nabarmenenen artean, honako hauek daude:

  • Finantza-inklusioko erakunde elkartuek 38,2 milioi bezero eta 1,1 milioi enpresa txiki eta ertain (ETE) izan zituzten;
  • Haiengandik % 86 emakumeak izan ziren, eta % 63 landa-eremuetan zeuden;
  • Nekazaritzaren arloko erakunde bazkideak 557.000 nekazari baino gehiagorengana iritsi ziren;
  • Energia berriztagarriaren arloko elkartekideek 52.000 etxeei eman zieten energia garbia eskuratzeko aukera;
  • eta 0,7 milioi euro gastatu ditugu kapazitatea sortzeko.

Kawien Ziedses des Plantesek, Oikocrediteko Gizarte Betebehar Globalean Espezialista, honako hau komentatu zuen: "Txostena une bat da denboran, inpaktuari dagokionez zer gertatu den erakusten duena, zenbat pertsonarengana iritsi ahal izan garen gure bazkideen bidez, eta Oikocreditek abiarazitako ekintzak deskribatzen ditu".

2020ko Eraginari buruzko Txostenak Oikocrediten inpaktuaren emaitzak Nazio Batuen Garapen Jasangarriko Helburuekin ere erlazionatzen ditu, eta bazkideen adibideak eta azken bezeroen historiak partekatzen ditu.

"Erantzukizuna da, esaten duguna egiten ari al gara? Hobetu ere egin behar da, egiten ari garena hobetu dezakegu? Eta gardentasunari buruz hitz egiten badugu, zifren atzean xehetasunak erakutsi behar dira "gaineratu zuen Kawienek.

Deskargatu 2020ko Eraginaren Txostena (erd) >

 

« Atzera