Divine, gizarte benetan zoragarria

Divine, gizarte benetan zoragarria

sophi-tranchell-divine-02.jpg27 enero | 2014

Divine Chocolate, Oikocrediten bazkide da eta enpresa bat da: “kakao ekoizleen esku, txokolate maitaleentzat sortua” (“owned by cocoa farmers, made for chocolate lovers™”). Txokolate enpresa Kuapa Kokoo kakao ekoizle den kooperatibak sortu zuen eta 2006. urtean Oikocrediten bazkide bihurtu zen. Gaur egun, Divine Chocolate, bidezko merkataritzako txokolate enpresa bakarra da eta kakao ekoizleak enpresaren % 45aren jabe dira.

Divine Chocolateren bazkide kapitalista gisa, Oikocreditek Divineko zuzendari-kontseiluan bere tokia du, Kuapa Kokoo eta beste enpresa sozial batzuekin batera. Divine Chocoleteko Sophi Tranchell zuzendari exekutiboarekin hitz egin dugu, izan ere, duela gutxi, Nazioarteko Oikocrediten bulegoan egon zen eta bertan egin duten lanari buruz eta Divine eta Oikocrediten lankidetzari buruz mintzatu ginen.

Oikocreditek zuzendari-kontseiluan parte hartu izanak Divineren estrategia eta egitekoan lagundu du?

“Bai. Bazkide gisa, Oikocreditek laguntza handia eman dio Divineri eta enpresa gero eta profesionalago izan dadin lagundu du. Gure zuzendari-kontseilua urtero lau aldiz biltzen da: hiru aldiz Erresuma Batuan eta beste behin Ghanan. Oikocreditek beti izan du jarrera aktibo bat erabakiak hartzerako orduan eta Ghanara zein kakao ekoizleei egindako bisitetan ere parte hartu izan du. Okicrediten ekoizleek Kuapa Kokooko kakao ekoizleekin batu eta eztabaidatzeak erakusten digu gure lana ulertzen dutela eta positiboki laguntzen gaituztela”.

Zer suposatzen du Oikocredit eta Kuapa Kokoo Divineren zuzendari-kontseiluan izateak?

“Gure ustez oso gauza ona da. Kuapa Kokoo zuzendari-kontseiluan egonda nekazariek iritzia emateko aukera dute eta berdintasunetik hitz egin dezakete. Aldi berean, Oikocredit Kuapa Kokooren bazkidea denez, sor daitezkeen kezkak hobeto uler ditzake eta horiekin beste neurri batean identifikatu daiteke”.

Bazkide baten zer ezaugarri baloratzen ditu Divinek?

“Divineri “pazientziadun kapitala” esan ohi diogu, hau da, epe luzeagoko inbertsioa dugu. Gure egiteko soziala eta Oikocreditena bera da, eta ezaugarri hori berori da gure akzionistetan bilatzen duguna. Gure egitekoa eta gure balioak elkarbanatu nahi ditugu eta kakaoaren etorkina eta sektore garrantzitsu hori babestu beharra dagoela uler dezaten lagundu nahi diegu. Gure akzionistek bidaia Divinerekin batera egin dezaten eta bidezko prezioak kakao ekoizleei ematen dizkien onurak ikus ditzaten nahi dugu. Hori guzti hori Oikocrediten ageriko ezaugarri bat dela iruditzen zaigu, izan ere, gizarteaz arduratuta epe luzera inbertitzen du eta Ghanako kakao ekoizleen egoeraz arduratzen da”.

Zein da Divinek eta Kuapa Kokook egin behar duten hurrengo urratsa?

“Iaz, Kuapa Kokook 65.000 kide lortzeko irratsaio bat jarri zuen martxan. Hainbestekoa izan zen lortu zuen arrakasta, ezen aurten berriz ere egiteko asmoa duten. Kuapa Kokook emakumeei bere estrategia nagusian toki bat eman diezaien lagundu nahi diogu eta emakumeak kakao ekoizle bihurtzeko ahaldundu ditzan. Divinek beste hornitzaile batzuen bila jarraituko du Erresuma Batuan eta Europan, eta Estatu Batuetan ere nabariagoa izaten saiatuko da. Eta, nola ez, urtean zehar sustatuko ditugun zapore berri eta liluragarriak garatzen saiatuko gara”.

Oikocredit Divine Chocolateren bazkide kapitalista da eta 500.000 librako inbertsioa egin du Divine Chocolate Ltd-n (Erresuma Batuan) eta 1,1 milioi dolarrekoa Divine Chocolate Inc.-en (Estatu Batuetan). Horrez gain, Oikocreditek lan kapitala helburu duen 1,2 milioi dolarreko mailegu bide bat eman du.

« Atrás