La agricultura: sector estratégico de Oikocredit
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Azaroa 2016

Nekazaritza: Oikocrediten ikuspuntu eremuak emaitza onak eman ditu

Nekazaritza Oikocrediten lau eremu estrategikoetako bat da nekazarien eta haien familien diru sarreretan eta bizi kalitatean bereziki sortzen duen onuragatik. Hiru urte igaro dira nekazaritzako finantzaketan gehiago inbertituko genuela iragarri genuenetik. Eta orain landa komunitateetan eragin positiboa duten Afrikako gure kideetako bati begira jartzeko une egokia da. Edizio honetan, halaber, 2016ko lehen hiruhilekoari dagozkion gure zifrak aurkeztu ditugu, eta baita kredituko gure zuzendari berria ere, Hann Verheijen.

 

Kreditu-zuzendari berria

2016ko urriaren 1ean, Hann Verheijen-ek Oikocredit Internacional-ekin bat egin zuen kreditu-zuzendari berri gisa. Hannek ondo ezagutzen du gure lana, zeren eta azken lau urteetan Oikocredit Nederland-eko zuzendari jardun baitu. Oikocreditera ekarri zuen ibilbideaz, bere postu berriaz eta etorkizunaz gogoeta egiteko eskatu diogu Hanni.

Elkarrizketa irakurri
 

Bertako ekoizleekin lan egitea

Greenforest Foods Ltd enpresa keniarrak eztia eta fruitu lehorrak ekoizten ditu. Enpresa hau bertako ekonomia biziberritzen ari da, hango nekazariei lehengaiak erosiz. Haren zuzendari nagusiak, Athanas Mathekak, kakahuetearen laboreaz izan duten ikuspegi aitzindaria azaldu du.

Gehiago irakurri
 

Ruandako kafe-sektorea babestea

Ruandako kafearen sektorea hazten ari da eta eragin positiboa izaten ari da ekoizle txikien familia askorengan. Rusizi Specialty Coffeek 2.000 nekazarirekin eta hiru kafe-kooperatibarekin lan egiten du, kalitate handiko kafea ekoizteko.

Begiratu bideoa
 

Basamortua berriro loratu da

SEKEMek, Egipton gure lankide den nekazaritzako elkarteak, ia 40 urte daramatza basamortuaren ertzean nekazaritza ekologia jorratzen. Gure inbertsoreetako batzuek hilaren hasieran elkartea bisitatu zuten.

Gehiago irakurri
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

Begiratu itzazu 2016eko hirugarren hiruhilekoko egitateak eta zifrak. Horien artean agertzen dira erabiltzeke dagoen kapitala, erakunde bazkideen kopurua guztira eta gure inbertsioak jasotzen dituzten herrialdeak. Horrez gain, motaren, eskualdearen eta sektorearen arabera sailkatutako finantziazioaren ikuspegi orokorra ere aurki daiteke.

Zenbateko giltzarriak
 

Azokak, azokak, azokak

Ekonomia alternatibo eta solidarioari buruzko hainbat foro eta topaketatan egoteko asmoz, azken bi hilabeteetan Oikocredit Euskadik hiru azokatan hartu du parte: Biocultura Bilbao, Zarautzeko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Azoka eta REAS Euskadik antolatutako Ekonomia Solidarioaren Azoka.

Gehiago irakurri
 

Azaleko argazkiari buruz

Argazkian, Todor Milano, mekanikaria eta Iskra ekoizpeneko eta kontsumoko kooperatiboko kidea, Moravan (Bulgaria). Labore-mota asko ekoizten ditu bere kideen lursailetan, eta nekazaritzako zerbitzu teknikoak eskaintzen ditu.

 
Jarrai Iezaguzu

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038