Crear resiliencia en tiempos turbulentos
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Otsaila 2017

Erresilientzia sortzea eta aldaketei aurre egitea: Oikocreditek kideak babesten ditu garai latzetan

Iaz, hondamendi naturalak edo gatazka politikoak egon ziren Oikocreditek bere kideekin batera lan egiten duen zenbait eskualdetan. Nola suspertzen dira kideak gertakari horietatik eta nola laguntzen die Oikocreditek erantzuteko eta egokitzeko gaitasuna areagotzen?

Edizio honetan, Ukrainan gatazka politikoko aldi batean egin dugun lana aurkeztuko dugu, baita Ekuadorren lurrikara batek kakaoa ekoizten duen eskualde bat suntsitu ostean egindakoa ere. Gainera, Filipinetan gauzatu dugun ikasketa-bidaia batez hitz egingo dugu; han, inbertsiogileek hondamendiak kudeatzeko gure programa abian ikusi zuten. Horrez gain, Ging Ledesmak, Oikocrediteko bitarteko zuzendari exekutiboak, 2017rako eman duen mezua partekatuko dugu.

 

 

Ging Ledesmaren Urte Berriko mezua

Oikocrediten bitarteko zuzendari exekutiboak 2017rako bere ikuspegia eta itxaropena partekatu zituen, Oikocreditek pertsonak ahalduntzeko eta gizarte global hobe bat eraikitzeko funtzioari euts diezaion.

Gehiago irakurri
 

Ekuador: berreraikuntza eta birfinantzaketa kakao-ekoizleentzat

Joan den apirilean gertatutako 7,8 magnitudeko azken lurrikararen ostean, Oikocrediten bi kide kakao-ekoizlek uztetan, biltegietan eta etxeetan jasandako kalteetatik suspertu behar izan zuten. Oikocreditek beste erakunde batzuekin bat egin zuen laguntza emateko.

Gehiago irakurri
 

Ukraina: ekoizle txikientzako babesa garai latzetan

Svitlana Zubrytskak, Ukrainako herrialde-kudeatzaileak, gatazka politikoak eta krisi ekonomikoak haren herrialdeko kreditu-batasunetan izan dituzten ondorioen berri eman du eta azaldu du nola lagundu zuen Oikocreditek erronka horiek gainditzen.

Elkarrizketa irakurri
 

Filipinak: hondamendietarako prestaketan ikasitakoak

Azken hiru urteetan, Oikocreditek Filipinetan hondamendi-arriskua murrizteko eta kudeatzeko programa bat ezarri du. Aste honetan, inbertsiogile-talde batek herrialdea bisitatuko du abian dagoen programaren arrakasta ikusteko.

Gehiago irakurri
 

Goiburuko irudiaz

Argazkian, Vadim Lukianov, Kostogryzovoko (Ukraina) nekazaritza-finka baten jabea; Gromadaren, Oikocrediten kide den kreditu-batasun baten, maileguak jasotzen ditu. Oikocrediten tokiko bulegoak babesa eman zion Gromadari gatazka politiko batean.

Kide horri buruzko informazio gehiago
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56 / 610 803 240
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038