Continuar con nuestra tradición pionera
Oikocrediten txosten elektronikoa
Maiatza 2016

Gure tradizio aitzindariarekin jarraitzea

Martxoaren amaieran, 2015eko emaitzak argitaratu genituen. Emaitza horiek gure lehentasunezko eskualdean, Afrikan, izandako hazkunde esponentziala azpimarratu zuten. Horrez gain, energia berriztagarrien eta enpresa garapenaren dibertsifikazioan lortutako aurrerapena ere nabarmendu zuten.

Edizio honetan, urte osoko emaitzak jasotzen dituen prentsa-ohar bat aurkituko duzu, osatu berri den enpresa garapenerako taldeari egindako elkarrizketa bat eta gure inbertsioei buruzko berriak; Honduraseko eskala handiko eguzki-energia proiektu batean eta Kenyako  etxerako eguzki-sistemen BBOXX hornitzailean inbertitu dugu, hain zuzen ere.

 

Inbertsioa eguzki-energian Hondurasen

Oikocrediteko energia berriztagarrien taldeak indarrarekin ekin zion 2016. urteari; izan ere, Ameriketako Estatu Batuetako 11 milioi  dolar inbertitu dira Honduraseko eguzki-energia zentral batean. Zentral horrek energia garbia hornituko die Honduraseko 71.000 etxe baino gehiagori.

Gehiago irakurri
 

Oikocrediten 2015. urte osorako emaitzak

Oikocreditek 2015eko abenduaren 31n bukatu zen urte osoko emaitzak iragarri zituen; 2015ean 1.000 milioi euroko mugarri historikoa gainditu genuen aktibo totaletan eta Afrikan hazkunde esponentziala izan genuen.

Gehiago irakurri
 

Enpresa-garapen unitatearen sartzea

Oikocrediten enpresa-garapenerako taldea handitu genuen 2015. urtean, kooperatibaren berrikuntza errazte aldera. Taldeko bi kideei elkarrizketa bat egin diegu, unitatearen ikuspuntuari buruzkoa

Elkarrizketa irakurri
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

2015eko laugarren hiruhilekoko egitateak eta zifrak begiratu. Hauen barne sartzen dira ordaintzeke dagoen kapitala, erakunde bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertitzen dugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere badago, mota, eskualde eta sektorearen araberakoa.

Irakurri egitateak eta zifrak
 

Beste berriak

Bidezko merkataritzan 30 urte

Datorren maiatzaren 14an, larunbata, Bidezko Merkataritzaren Munduko eguna ospatuko da. Aurten oso berezia izango da; izan ere, Espainian sektore hau hasi zeneko 30. urtea ospatuko da. Beti babestu dugu sektore hori finantza etikoetatik eta bereziki, Oikocreditetik.

Gehiago irakurri
 

Goiburuko irudiari buruz

Argazkian gure BBOXX energia berriztagarrien erakunde bazkidearen langileak, Ruandan. 2015eko amaieran, Oikocreditetik inbertsioan egin genituen BBOXX DEARS Kenya LLP erakundean.

 

Iruñeko Ekonomia Solidarioaren 4. Azokak arrakasta handia izan zuen

Iruñeko autobusen geltoki zaharra gizarte-merkatu bihurtu zen REAS Nafarroak antolatutako Gizarte Ekonomia Solidarioaren 4. Azokan.

Gehiago irakurri
 

Oikocredit Euskadiren egitaraua

Oikocredit Euskadik, udaberria hastearekin batera duen energiarekin, zenbait ekitaldi antolatu ditu finantza etikoen inguruan sentsibilizatzeko, eta zuekin partekatu nahi ditugu.

Gehiago irakurri
 

Bi aldiz errentagarria

Oikocredit, bi aldiz errentagarria den finantza erakundea: sozial eta ekonomikoki. ARGIA aldizkarian argitaratu zen Oikocrediti buruzko artikula irakurri gure Facebook orrialdean sartuz. Eta gure berriei buruz egunean egon nahi baduzu jarrai iezaguzu Facebook-en "Like / Me gusta / Atsegin dut" botoia sakatuz gure orrialdean.

Facebook-era joan
 
Síguenos en:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56 / 610 803 240
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038