Latinoamerikan finantza etikoak
Oikocrediten txosten elektronikoa
Abuztua 2016

Latinoamerikako enpresa txiki eta ertainetan inbertitzea

Ekainean argitaratu genituen 2015ean gizarte-jardueran izan genituen zenbatekoak. Horietan, nabarmendu egin ziren finantza inklusiboen sektorean daukagun konpromisoa eta enpresa txiki eta ertainetara izan genuen irismena.

Edizio honek Latinoamerikan jartzen du arreta, eta bertan daude 2015eko gizarte-emaitzak, Ekuador eta Mexikoko enpresa txikiei kredituak eskaintzen dizkieten zenbait bazkideren istorioak eta Mexikoko herrialde-kudeatzaileari egin genion elkarrizketa, non herrialde horretan kredituen kooperatibekin lan egiteko daukagun estrategia azaltzen duen. Gertakari eta zenbateko berrienak ere aurkituko dituzu.

 

Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea

Oikocreditek 1978.urtean Ekuadorreko nekazariekin lan egiten zuen irabazi-asmorik gabeko erakunde bati lehen mailegua eman zion. Ordutik aurrera Oikocreditek Ekuadorren duen zorroa modu esanguratsuan handitzen joan da; ia 30 bazkideri egiten zaizkien maileguak eta inbertsioak 49 milioi eurora iritsi dira.

Gehiago irakurri
 

Mexicon ETE-ei laguntza ematen

Enpresaburu txiki askok arazoak dituzte enpresentzako finantzaketa lortzeko. Concreces kredituak ematen dituen kooperatiba bat da eta bere ibilbidea aski ezaguna da. Oaxacako mikroenpresa eta enpresa txikiei laguntzen die, eta maila txikiago batean, beste estatu batzuetan ere laguntza eskaintzen du.

CONCRECESEN inguruan gehiago irakurri ezazu
 

Elkarrizketa: Oikocredit Mexicon

Carlos Rius elkarrizketatu dugu, Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzailea. Oikocreditek herrialdean burutzen dituen jardueren inguruan eta kredituen kooperatibekin lan egitea herrialdearen inbertsio estrategiaren foku-puntua bihurtu izanaren inguruan jardun dugu.

Elkarrizketa irakurri
 

Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du

Oikocrediteko mikrofinantzetako erakunde bazkideen bitartez, 46 milioi pertsona onuradun izatea lortu da. Mikrofinantzetako 46 milioi bezero horietatik, % 86 emakumeak dira, % 51 landa-inguruetan bizi dira eta % 28k nekazaritzan dihardute. 

Gehiago irakurri
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

Begiratu itzazu 2016eko bigarren hiruhilekoko egitateak eta zifrak. Horien artean agertzen dira erabiltzeke dagoen kapitala, erakunde bazkideen kopurua guztira eta gure inbertsioak jasotzen dituzten herrialdeak. Horrez gain, motaren, eskualdearen eta sektorearen arabera sailkatutako finantziazioaren ikuspegi orokorra ere aurki daiteke.

Zenbateko giltzarriak
 

Urteko Batzar Nagusiaren bileraren laburpena

Nazioarteko Oikocredit kooperatibako 100 kide eta langile baino gehiago astebetez elkartu ziren Herbehereetan.  Topaketak urteko batzar nagusiarekin amaitu zuen ekainaren 9an, eta bertan, Artezkaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ziren, parte hartzeko esparru berriak sortu ziren eta % 2ko dibidendua onetsi zen.

Gehiago irakurri
 

Beste Berriak

Oikocredit Madrileko Merkatu Sozialeko Azokan egon zen

Ekainaren 4ko eta 5eko asteburuan Oikocredit Madrileko Ekonomia Sozial eta Solidarioko IV. Azokan izan zen. 150 erakundek parte hartu genuen, urtez urte hazten eta aldaketa soziala sortzeko duen indar eta gaitasuna frogatzen doan sektore ekonomiko alternatibo bat islatzen genuenak.

Gehiago irakurri
 
Jorge Berezo (Oikocredit Euskadi) Cáritas-en

Caritasekiko loturak indartuz

Caritas Española Nazioarteko Oikocrediteko bazkidea da 2005etik. Erakunde bien harremanak sendotze aldera, maiatzaren 13an informazio saio bat eduki genuen Caritaseko zuzendaritza kide eta talde teknikoko hainbat lagunekin. Saioan elkarlanerako aukerak aztertu genituen.

Gehiago irakurri
 
Euskadiko Finantza Etikoen Taldea

Euskadiko Finantza Etikoen Taldeko kide da Oikocredit

Oikocredit Euskadik benetan sinesten du taldean banaka baino urrutiago iristen dela. Horregatik, Euskadiko Finantza Etikoen taldearekin sare sendo eta konfiantzazko bat sortzen dihardu.

Gehiago irakurri
 
Feria del Mercado Social de Madrid

Oikocredit Madrileko Merkatu Sozialeko Azokan egon zen

Ekainaren 4ko eta 5eko asteburuan Oikocredit Madrileko Ekonomia Sozial eta Solidarioko IV. Azokan izan zen. 150 erakundek parte hartu genuen, urtez urte hazten eta aldaketa soziala sortzeko duen indar eta gaitasuna frogatzen doan sektore ekonomiko alternatibo bat islatzen genuenak.

Gehiago irakurri
 
Caption text

Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea

Oikocreditek 1978.urtean Ekuadorreko nekazariekin lan egiten zuen irabazi-asmorik gabeko erakunde bati lehen mailegua eman zion. Ordutik aurrera Oikocreditek Ekuadorren duen zorroa modu esanguratsuan handitzen joan da; ia 30 bazkideri egiten zaizkien maileguak eta inbertsioak 49 milioi eurora iritsi dira.

Gehiago irakurri
 

Azaleko argazkiari buruz

Argazkian Maria Digna Remache Chato ikus dezakegu, Oikocrediten erakunde bazkide baten bezeroa, Ekuadorreko Cooperativa Ambatokoa hain zuzen. Aurrezki eta kreditu kooperatiba da. Kooperatiba honek ia Ambatoko indigenekin baino ez du lanik egiten.

Gehiago irakurri
 
Jarrai Iezaguzu

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038