Proyectos financiados y reflexiones sobre 2017
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Urtarrila 2018

2017: Hausnarketak eta etorkizunerako begirada

2017. urtea bukatzen dugun bitartean, 2018. urteko lehenengo txosten elektronikoan, Oikocreditek bultzatzen dituen proiektuen adibideak aurkezten ditugu. Era berean pasaden urteko berrikustea egiten dugu, gure zuzendaria den, Thos Gieskesi egindako elkarrizketa bat berreskuratzen.

Felix Cardenasen futbol mahiak egiteko enpresan ikuspegia jarriko dugu. Felix, Oikocredit mikrokredituetan bazkidea den Bolibiako "Banco Pyme de la Comunidad”-en bazkidea da. Era berean Brasilgo komunitate bat ezagutuko dugu, Coopfam Oikocrediteko bazkideak egiten duen emakumeak ahalhundutzeko lana ikusteko aukera izanez.

Amaitzeko, eta 2017 urteko behin betiko emaitzak eman baino lehen, gure zuzendari exekutiboa den Thos Gieskes-en elkarrizketa bat berreskuratzen dugu, Oikocrediten  pasatutako lehenengo hilabetei buruzko hausnarketa egiten, Oikocreditek dauzkan sendotasun eta erronkak, eta era berean, elkarteak eduki dezakeen eboluzioa etorkizunerako begiradarekin aztertuz.

 

Mikrofinantzak ekintzan: abian jarri mahai-futbolen enpresa

Oikocrediten elkarteak, ibilbide luzeko Erkidegoaren ETE Bankuarekin batera, Bolivian mikroenpresaburuei enpresa emankorrak eta iraunkorrak sortzeko aukera ematen die.
Gehiago irakurri
 

Bideo: Brasilgo kafeekoizle emakumeak laguntzen

Oikocrediteko bazkidea den Cooperativa dos Agricultores Familiares de Poço Fundo e Região (Coopfam) kafe organiko bereziaren bidez emakumeak ahalhundutzeko laguntzen duen brasilgo kafeekoizleen kooperatiba bat da.

Gehiago irakurri
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

2017ko hirugarren hiruhilekoko datuek honakoa barne hartzen dute: ordaintzeke dagoen kapitala, bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertsioak egiten ditugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere jaso da, mota, eskualde eta sektoreen araberakoa. Gizarte- eta ingurumen-jardueraren zifren artean, lehenengo aldiz aurkeztu ditugu, bai energia garbia eskura dezaketen etxebizitzak, bai saihestutako/murriztutako CO₂.

Gehiago irakurri
 

Kooperatibak, bankuak eta garapen-ekonomia: Oikocreditera heldu arte Gieskesek egin duen ibilbidea

Gaur, Thos Gieskes Oikocrediteko kide izatera igaroko da, zuzendari exekutibo izendatu baitute. Garapen-ekonomian esperientzia jaso eta banku kooperatiboen lidergo-postuetan hogeita hamar urte baino gehiago eman ostean, Gieskes izugarri pozik dago bere konfiantza osoa daukan erakunde batean izango duen eginkizunagatik.
Read more >
 

Finantzei buruzko hezkuntza

2017-2018 ikasturtean berriz ere jardungo dugu Bilboko Merkataritza Ganberarekin lankidetzan, eta DBH eta Batxilergoko azken urteetako ikasleei finantzei buruzko heziketa eskainiko diegu, eta finantza etikoak beharrezkoa eta posiblea den tresna bat direla erakutsi.
Gehiago irakurri
 

Finantza etikoekin korapilatuta

Oikocredit Euskadik, inbertsio-bide bat izateaz gain, finantza etikoen berri eman nahi du. Horretarako, hitzaldi eta konferentziak erabiltzen ditu, baina, horrez gain, sare sozialetan ere bagaude, eta pixkanaka-pixkanaka sendotzen goaz zer egiten dugun erakusteko eta, batik bat, beste finantza batzuk erabili ahal direla azaltzeko.
Gehiago Irakurri
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038