Gure gizarte eta ingurumen jarduera
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Uztaila 2017

Gure gizarte eta ingurumen jarduerarekin jarraitzea

Udan, 2016ko urteko gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko txostena argitaratuko da. Gizarte Jarduerako eta Gaitasunen Garapeneko zuzendariordearekin hitz egin dugu gizarte- eta ingurumen-kudeaketaren ikuspuntuari buruz. Elkarrizketa eta gero, gizarte- eta ingurumen-kudeaketari buruzko txostena ikusteko esteka bat dago.

Edizio honetako egitateak eta zifrak atalean gizarte- eta ingurumen-kudeaketari buruzko bi adierazle berri jaso dira: energia garbia eskura dezaketen etxebizitzak eta saihestutako/murriztutako CO₂.

Horrez gain, gure bazkide den Ambootia ere aurkeztu genuen, Indiako ipar-ekialdean abandonatutako te-sailak erosi eta berritu zituena, eta langileei eta erkidegoei onura iraunkor bat ekarri ziena.

 

Jarraipen hobea bezeroen premiei erantzuteko

Oikocreditek gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko bere txostena argitaratu zuenean, gure Gizarte Jarduerako eta Gaitasunen Garapeneko zuzendariordea den Kawien Ziedses des Plantes elkarrizketatu genuen gure gizarte- eta ingurumen-kudeaketari buruz hitz egiteko. Kawienek arlo horretan gure lanak eragiten dituen ideiak azalduzituen, eta zein bilakaera duten.

Irakurri elkarrizketa osoa
 

Oikocrediteko finantza inklusiboen bazkideak 40 milioi pertsonengana iritsi ziren 2016. urtean

Oikocrediteko finantza inklusiboen bazkideen bitartez, 40 milioi bazkiderengana iritsi ginen 2016. urtean. Mikrofinantzen bezero horietatik % 84 emakumeak ziren.2016. urtean finantza inklusiboak izan ziren Oikocrediten garapenerako finantzaketa-zorroaren % 78. Zorro hori 1.047 milioi eurokoa izan zen. Gainerakoa nekazaritzan jarduten duten erakundeetan inbertitu zen, non bidezko merkataritzako 85 erakunde zeuden, bai eta energia berriztagarrietakoetan ere.

prentsa-ohar osoa irakurri
 

Gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko 2016. urteko txostena

Gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko gure txostena, “Pertsonak eta planeta sendotzea”, aurtengo ekainaren 27an argitaratu zen. Txostenaren amaieran jaso dira gure zuzendari exekutiboaren mezuak, gure gizarte- eta ingurumen-jardueraren azterketa, mundu osoko gure bazkideen ezaugarriak eta 2016. urteko gure egitateak eta zifrak.

Irakurri hemen gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko 2016. urteko txostena (erderaz)
 

Oikocrediten egitateak eta zifrak

2017ko lehenengo hiruhilekoko datuek honakoa barne hartzen dute: ordaintzeke dagoen kapitala, bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertsioak egiten ditugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere jaso da, mota, eskualde eta sektoreen araberakoa. Gizarte- eta ingurumen-jardueraren zifren artean, lehenengo aldiz aurkeztu ditugu, bai energia garbia eskura dezaketen etxebizitzak, bai saihestutako/murriztutako CO₂.

Irakurri egitateak eta zifrak
 

Batzar Nagusiak Ikuskaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ditu eta dibidendua onetsi du

Ekainaren 11-tik 16-ra, Nazioarteko Oikocredit kooperatibako 120 kide eta langile baino gehiago astebetez elkartu ziren Accra-n (Ghana).

Gehiago irakurri
 

Te-sailak berrituz Indiako erkidegoei mesede egin zaie

Oikocrediten bazkide den DOTEPL delakoak kalitate oso oneko te organikoa ekoizten du. Indian, Mendebaldeko Bengalan, abandonatuta zeuden sailak erosi eta berritu ditu. Langileek soldata duina dute eta beste hainbat onura ere bai, besteak beste, etxebizitza bat eta laguntza medikoa.

Gehiago irakurri DOTEPLren lanari buruz
 

Espanica, ekonomia solidarioko 20 urte

Maiatzaren 16an, bidezko merkataritzako ESPANICA erakundearekin topaketa bat antolatu genuen Kidendaren laguntzarekin. ESPANICArekin batera Nikaraguako LOS ALPES kafe-ekoizleen taldeko ordezkariak etorri ziren. Taldea FECODESAren (Garapenerako Kooperatiben Federazioa) barruan dago, eta kooperatiben hainbat bateratze eta zentral biltzen ditu.
Gehiago irakurri
 

Finantza etikoen gaineko heziketa, ikasturte honetako erronka

2016-2017 ikasturtean Oikocredit Euskadin buru-belarri aritu gara finantza-heziketaren inguruko gure lan-ildoa indartzen.
Gehiago irakurri
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038