Fintech, ETEak eta inpaktu soziala dituen inbertsioak
Oikocredit Txosten Elektronikoa
Urria 2018

Finantza inklusiboak mikrofinantzaz haratago

Txosten elektroniko honetan ikus dezakegu Oikocreditek bere konpromisoa handitzen ari dela mikrofinantzaz haratago, finantza inklusiboen sektorean, aurreko albistegian Thos Gieskes-ek, gure zuzendari orokorra, adierazi zuen bezala Oikocrediteko estrategiaren berriztapenaren barnean. Adibideen artean, Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) finantzaketa eta hazkunde azkarrean doan teknologia finantzario  (Fintech) sektorea aztertzen ditugu.

Lehenik eta behin, elkarrizketan Fintech-a aztertuko dugu, gure bazkidea den NeoGrowth enpresaren zuzendari nagusiarekin. Era honetan ikusiko dugu Indian teknologia hau inpaktu sozialeko inbertsioannola aplikatu den. Gero, Mexikora joango gara, Oikocredit Mexikoko ETEak bultzatzeko zorroa eta bere eraginari buruzko informazio gehiago lortzeko. Zorro honek hazkunde azkarra izan du azkenengo  hilabeteetan.

Amaitzeko, Irene van Oostwaard gure finantza zuzendariari egindako elkarrizketa aurkituko duzue. Finantza gai garrantzitsuei buruz informazioa ematen digu eta gure finantza-emaitzen eta gure gizarte-errendimenduaren arteko oreka egokia mantentzearen garrantzia gogorarazten digu.

 

Fintech eta inpaktu soziala duen inbertsioa Indian [elkarrizketa

Bere eguneratutako estrategiaren baitan, Oikocreditek ohiko finantza erakundeetatik harago bazkidetzeak bilatzen jarraitzen du. Horretarako, Oikocredit kooperatibak bat egiten du finantzaketa teknologien bidez baztertutako komunitateei zuzentzen zaizkien finantza erakundeekin, besteak beste. Fintech-ek inpaktu soziala duten inbertsioetan jokatzen duen paperaz gehiago ikasteko, Indian zehazki, Oikocrediten bazkide den NeoGrowth-eko CEO Arun Nayyar-ekin hitz egin dugu
Gehiago irakurri
 

Mexikon desberdintasuna markatzen: ETE-etan inbertitzearen balioa

Finantza inklusioa Oikocrediten lehentasunezko sektore nagusia da. Eguneratutako estrategiaren bitartez, Oikocredit kooperatibak haren bazkide mikrofinantzarioekiko konpromisoan sakondu nahi du, eta aldi berean, bazkideak bilatzen ditu ohiko finantza erakundeetatik harago. Oikocreditek gero eta gehiago zuzentzen du bere lana “inguru galduan” eragina izatera, enpresa txiki eta ertainak (ETE) finantzatuz, Mexikon egiten ari den moduan.

Gehiago irakurri
 

Finantza-emaitzak gizartearen gaineko eraginerako [elkarrizketa]

Oikocreditek bere estrategia gaurkotuta ezartzen duen heinean, kooperatibak bere kide eta inbertitzaileekin lan egiten jarraitzen du azken garapenak eta egindako aurrerapenak partekatzen. Mendebaldeko Alemaniako Oikocreditentzako Laguntza Elkartea oraintsu bildu zen Irene van Oostwaard-ekin (Oikocrediten Finantza zuzendaria), finantzen gaurkotasunari zein Ireneren ideiei eta bere antolaketarekiko pasioari buruz gehiago ikasteko.

Gehiago irakurri
 

Zenbait zifra garrantsitzu

2017eko laugarren hiruhilekoko egitateak eta zifrak begiratu. Hauen barne sartzen dira ordaintzeke dagoen kapitala, erakunde bazkideen zenbatekoa guztira eta inbertitzen dugun herrialdeak. Horrez gain, gure finantzaketaren ikuspegi orokor bat ere badago, mota, eskualde eta sektorearen araberakoa.

Gehiago irakurri
 

Zure datuak arduraz erabiltzen ditugu

Azken hilabeteetan seguruenik zure posta elektronikora mezu pila jaso duzu, erakundeak eta enpresak Datuen babeserako Araudi Orokorrera moldatzen ari garelako, eta gu ere horretan gaude.

Zure datuak edukitzeko baimena eman zenigun, aspaldian, bai bazkide/inbertitzailea zarelako edo albistegi honetara harpidetu zinelako. Ez da beharrezkoa oniritzia berriro eman diezaguzun.

Gehiago irakurri
 
Caption text

Heziketa finantzarioari buruzko proiektu berria.

Datozen 5 hilabeteetan, Oikocredit Euskadi, Fiare elkartea, Elkarcredit, Koop 57EH Euskadi Mugarik Gabeko Ekonomisteekin, proiektu berri bat aurrera eramango dugu Gipuzkoan. Ekintzen artean heziketan lan egiten duten profesionalekin lan egingo dugu garapen jasangarria, naturarekiko errespetua eta giza garapena bai iparraldean zein hegoaldeko herrietan zentratutako heziketa finantzarioa.

Gehiago irakurri
 

Sentsibilizazio-jarduerez betetako Urria

Euskaditik kanpo ere lan egiten dugulako, urrian Gaztela eta Leon eta Madrilen egin ditugu ekintza anitz, Euskadin lan egiten jarraitzeaz gain. 3an Bilbon ospatuko den Global Social Economy ...
Gehiago irakurri
 
Jarrai Iezaguzu:

Oikocredit Catalunya - Bisbe Laguarda 4. 08001 Barcelona - T: 93 441 63 06
Oikocredit Euskadi - Viuda de Epalza, 6. 48005 Bilbao - T: 94 416 68 56
Oikocredit Sevilla - Alejandro Collantes, nº 17, 3º-D. 41005 Sevilla - T: 646 360 038