Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

“Oikocredit erakunde liderra da”:Ezagutu gure arrisku-zuzendari berria.

“Oikocredit erakunde liderra da”:Ezagutu gure arrisku-zuzendari berria.

9711.jpg2018ko otsailak 28, asteazkena

2017ko abenduan, Oikocreditek ongietorria eman zion Laura Pool-i, arrisku-zuzendari eta zuzendaritza-taldeko kide berriari.Laurarekin hitz egin dugu arrisku-zuzendaritzaren, bere pasioen eta Oikocredit aukeratzeko arrazoien inguruan.

Zerk eman zizun atentzioa Oikocreditekin lanean hasteko?

Bi arrazoi izan ziren, funtsean:Batetik, finantza-zerbitzuen munduan nuen esperientzia.INGrentzat egin nuen lan 16 urtez baino gehiagoz, baita erakunde txikiagoentzat ere.Arriskuen kudeaketa nire espezializazio arloetako bat bihurtu zen, izugarri atsegin dudan finantza-makineria horren zati bat delako.

Bestetik, mikrofinantzen kontzientzia hartu nuen ohiko hedabideak haiei buruz hitz egiten hasi zirenean.Horrek sortu zidan Oikocrediten inguruko interesa.

Iruditu zitzaidan Oikocredit zela mikrofinantzetako inbertsioen alorreko lider bat, eta sinisten dut jendea ahalduntzeko dugun misioan.Horrenbestez, jakin nuenean plaza bat hutsik zegoela, neure burua aurkeztu nuen bi aldiz pentsatu gabe.

Arrisku-zuzendari lanpostua berria da Oikocrediten. Zer da eta zergatik da garrantzitsua?

Oikocredit oso erakunde ona izan da arriskuen kudeaketari dagokionez.Hala ere, erakundeak bere ekintza-esparrua handitu duen heinean arrisku berrien mendean jarri da.

Horretarako sail bat irekitzean, hainbat funtzio sortu ahal izan ditugu entitateak jasaten dituen arriskuak kudeatzeko, eta iturri zentral bat sortu dugu, bertatik Oikocrediten arrisku guztiak aztertzeko.Horrek Oikocredit egituratuago bihurtzen du, eta arriskuen kudeaketan ikuspegi zehatzagoa ematen dio.

Zergatik uste duzu zure profila egokia dela Oikocrediten arrisku-zuzendaria izateko?

1991an aholkulari fiskal lanean hasi nintzen.Gero, INGn hasi nintzen lanean, eta bertan transakzioen alorrean aritu nintzen.

Finantza-ekonomien masterra lortu nuen 2000. urtean, eta INGko kapital-kudeaketako sailean sartu nintzen. Han, arriskuak kudeatzeko beste modu bat garatu nuen.

2008tik konpainia txikien finantzak eta arriskua kudeatu ditut, Triodosen inbertsioak kudeatzeko sailarenak barne.Asko gustatzen zait konpainia txiki horietan arriskuak kudeatzeko metodologia eta prozesu berriak erabiltzeko aukera eduki izana.Gustuko dut nabarmentzea konpainia txikiak direla, horietan askoz pragmatikoagoa eta zehatzagoa izan behar baituzu enpresa-jardueretan.

Oikocrediti zein ekarpen egitea gustatuko litzaizuke?

Lehenik eta behin, arrisku-kudeatzailearen lana garatzea gustatuko litzaidake.

Gaur egun Oikocrediten beharrak eta arrisku-politikak aztertzen ari naiz, hurrengo urteetarako plan bat sortzeko.
Etorkizunera begira, ikusi nahiko nuke nola lagundu diezaiekedan gure bazkideei beren jardueren arriskuen kudeaketa garatzen, eta, aldi berean, gustatuko litzaidake haiekin elkarlanean laguntzea jardunbide hobeak garatzen.

Kontaguzu zerbait gehiago zeuri buruz.Zein pasio dituzu?Zerk inspiratzen zaitu?

Aire zabalean egotea oso gogoko dut.Txirrindulari amorratua naiz, eta oso gustuko dut Europa gurutzatzea zeharkaldi luzeak eginez.

Asteburuetan bizikletan bueltaka aritzen naiz nire herritik.Bizikletan ez nabilenean oinez aritzen naiz, Ijssel ibaiaren ertzetik, normalean, bertan bizi bainaiz.

Artea da nire beste pasio handia.Piet Mondrian eta Mark Rothko miresten ditut, eta oso gustuko dut beste artista batzuekin harritzea.

« Atzera