Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Mikrofinantzak ekintzan: abian jarri mahai-futbolen enpresa

Mikrofinantzak ekintzan: abian jarri mahai-futbolen enpresa

BancoPymedelaComunidad.jpg2017ko azaroak 07, asteartea

Oikocrediten elkarteak, ibilbide luzeko Erkidegoaren ETE Bankuarekin batera, Bolivian mikroenpresaburuei enpresa emankorrak eta iraunkorrak sortzeko aukera ematen die.

Cochabambako hiri boliviar zalapartatsuan Felix Cárdenasek lanean dihardu, futbol-mahai gorri distiratsuari azken ukituak ematen. Berak eta bere taldeak mahaia eskuz egin eta margotu dute arreta handia jarriz. Egurra tokikoa da eta jokalariak miniaturan landu dituzte diesel motorren pieza birziklatuez baliaturik.

.

Beren sormena miresteko etenaldia egiten duten bitartean, Felixek ia duela 40 urte ustekabeko estalpean egin zuen lehenengo mahaiaren inguruan hausnarketa burutu du. Harrezkero, bere negozioak bide luzea egin du. Gure bazkidearen, Erkidegoaren ETE Bankuaren, ondoz ondoko hiru mikrokrediturekin enpresa txiki oparoa sortu du zerotik hasita eta orain hilero 24 futbol-mahairaino iristen da. Bolivia osoan eta urrunago ditu bezeroak.

Bere proiekturako finantzazioa lortzea hasieran borroka gogorra izan zen. Bere lana 1980. hamarkadaren hasieran galdu zuen eta, ondorioz, Felix bere enpresa sortzea familia mantentzeko modua zela sinetsi zuen. Baina banketxe tradizionalaren mailegua ziurtatzea, erronka suertatu zen. Guztia aldatu zen Erkidegoaren ETE Bankura, Oikocrediten bazkidera, hurbildu zenean. Gizarteren ikuspegitik banku arduratsua da, baita mikrofinantzen hornitzailea ere.

ETE Bankuak OIkocrediten helburua partekatzen du, hain zuzen ere, barneratze-finantzen bidez bizi bitartekoak hobetzeko pertsonen jabekuntza sustatzea. Bankua garapen-bidean dauden herrialdeetan enpresa txikiei eta enpresaburuei laguntzeko prest dago, beraz, hazteko aukera berdina dute.

Félixek mikrokredituak lantegia muntatzeko tresnetan, materialetan eta ekipoan inbertitu zituen eta, gero, beste bi pertsona lanean hasteko zabaltzean. ETE Bankuak bidean emandako urrats bakoitzean lagundu dio. Kredituaren ofiziala Felixekin biltzen da aldizka eta negozioaren ezagutza sakona du. Horri esker, bere baldintzetara egokitzen diren maileguak eskain diezazkioke eta, aldi berean, itzulerak egiteko gaitasuna ebalua dezake. Garrantzitsua da azpimarratzea bankuak finantzetatik urrunago begiratu zuela Felixi munta handiko gaietan (hala nola, enpresaren garapena eta kontabilitatea) prestakuntza emateko.

Hala, Felixek, batetik, bere enpresa sortzeko behar zituen oinarrizko funtsak lortu zituen eta, bestetik, merkataritza- eta finantza-bazkide fidagarriarekin elkartu zen. Gaur egun zazpi kidetako familia erosotasunez manten dezake.

 “Gure bazkidearen, hau da, Erkidegoaren ETE Bankuaren mikrokredituekin Felix Cárdenasek zerotik sortu du enpresa txiki emankorra”.

Orduan, nola egiten du lana Oikocreditek ETE Bankuarekin Felix bezalako ekintzaileei laguntzeko?

Bereziki, Oikocredit bankuari laguntzen ari zaio landa erkidegoetan enpresaburuentzat bere eskaintzak hedatzen. Bi modutan egiten du: kapitalaren inbertsioa eta maileguak eskuratuz eta landa-enpresei egokitutako finantza produktuak sortzean gaitasunak eratzen lagunduz. Halaber, Oikocreditek maileguen gizarte eragina neurtzeko eta arriskuak modu hoberenean administratzeko praktika onenak partekatzen ditu.

Felixen artisautza erakusteko irrikan, Oikocreditek futbol-mahai gorria Berlinen Kirchentag 2017ra (Alemaniako eliza protestanteak antolatutako ekitaldia, 100.000 bisitari baino gehiago erakarri zituena) eraman zuen. Hala, inbertitzaileek eta bestelako bisitariek jokatzeko aukera izan zuten. Oikocrediteko taldeak eta boluntarioek gozatu zuten mahaiaren atzeko istorioa jendeari kontatzean. Bien bitartean, gutxi gorabehera 6.500 miliako distantzian, Bolivian, Felix oso pozik zegoen Europari egindako lehenengo esportazioa arrakastatsua izan zela jakitean

« Atzera