Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Mania landatuz landa eremuetako pertsonen bizi- kalitatea hobetzea

Mania landatuz landa eremuetako pertsonen bizi- kalitatea hobetzea

GREEN-KE-07.jpg2016ko azaroak 07, astelehena

Athanas Mathekak, Greenforest Foods Limited enpresako sortzaileak eta zuzendari nagusiak (eztia eta intxaurrak ekoizten dituen Kenyako enpresa bat), mania erabiltzen du Kenyako landa eremuetako familien bizi kalitatea hobetzeko eta baliabideen gaineko gatazka murrizteko. Bai: mania.

2001ean, Athanasek Greenforest sortu zuen bere poltsikotik 150.000 txelin kenyar jarriz (1.300 euro inguru). Gaur egun, Kenyan botilaratutako eztiaren merkaturatzean, Greenforest merkatuko kuotaren % 35aren jabe da, eta supermerkatuetan nahiz gasolina zerbitzuguneetan saltzen da.

Baina Athanasek dioenez, maniak merkatu ahalmen handiagoa du.«Maniaren merkatuak 3.200 milioi txelin kenyarreko balioa du urteko.Eta hemen kontsumitzen den mani gehiena inportatua da.Beraz, ez gara ahalegindu behar merkatuak Europan eta beste toki batzuetan bilatzen.Maniak prezipitazio gutxiko eremuetan oso ondo hazten dira, Kenyako zati handienean bezala, eta mantentzeko lan gutxi ematen du; horretan aritzeko aproposa da, hortaz.Gure lehiakide gehienek gure ekoizpena erosiko dute.Izan ere, asebete ezin dugun eskaera asko dugu dagoeneko».

Maniaren eskaera handia bada ere, ekoizle askok mania landatzeko ezagutzarik eta esperientziarik ez dute, eta ingurumenerako metodo kaltegarriak erabili ahalko zituzten.

«Landatzeko jardunbide batzuk ikusten ditudanean, pertsona askok substantzia kimikoak erabiltzen dituztela ikusten dut, eta lursail zabalak hartzen  dituztela haien ikuspegia ez delako efizientea», adierazi du Athanasek.  «Teknologia hobea eta hazi egokiak ezar ditzakegula uste dut. Mikrotresnak erabiliz emisioak murriztu ditzakegu. Lurraren erabilera hobetu egingo da, eta baita haren errendimendua ere».

Merkatu ahalmena

Nekazari askok azukrea landatzen dute aspalditik, baina azukrea merkataritzako laborantza ona izateari utzi dionez, mania landatzen hasi dira. Nekazaritzako erakundeen laguntzarekin, Zonalde Tropikal Erdilehorretarako Laborantzak Ikertzeko Nazioarteko Institutuarekin adibidez, Athanas programa bat ezartzen ari da Rift Haran Handiko nekazarien  uzta hobetzen laguntzeko.

Eskulana garestia da, eta arrazoi hori tarteko, Athanasek Hego Koreako fabrikatzaile bat konbentzitu du lur eta toki aldapatsuetako lurzati txikietan 50 funtzio betetzeko gai den mikrotresna bat hornitu dezan. Greenforestek tresnak emandako aukera anitzak erakutsiko ditu  maniaren laborariek hura onar eta erabil dezaten.  Makinak 3.000 dolar amerikar balio du, diru asko nekazari batentzat.

Mekanizazio asko badago ere, Greenforesten fabrikan ere, horrek ez du esan nahi lanpostuak galduko direnik», esan du Athanasek.  Nairobiko lantegian, makina batek 62 langilek egun batean zurituko zuten mani kopuru bera zuritzen du. Horrenbestez, nekazariek maniak landatzeko denbora gehiago dute.

Zuritzeko, lurra landatzeko eta landaketarako lanak mekanikoki egin ahalko baziren ere bolumenak areagotzeko, uzta eskuz egiten jarraituko da denbora luzean oraindik ere. Athanasek nahiago du horrela izatea goi mailako kalitatea lortze aldera.

«Lan iturri gehiago sortuko dira ahalmena handitzen ari baikara eta lanak landa eremuetara zabalduko baitira», adierazi du Athanasek. «Adibidez, ikus honako fruitu hau: apurtuta dago, uzta era mekanikoan bildu baita. Horregatik, hobe da manien uzta eskuz biltzea. Beraz, bolumen handiak baditugu, uzta biltzeko pertsona askoz gehiago beharko dugu».

Irabaziak handitzea

Gaur arte, Greenforestek 3.000 mani nekazari kontratatu ditu taldeka, eta haien irabaziak lehen baino hiru edo lau bider irabazi gehiago handitu dira. Mani zorro batek (38 kilo, oskolik gabe) 950 txelin kenyar  balio zuen (8 €). Gaur egun, berriz, 2.450 txelin (22 €).

Oikocreditek Greenforesti laguntzen jarraituko du Kenyan zabaltzen den eta eragin positibo eta adierazgarria duen bitartean.

«Oikocredit heldu baino lehen, arazo asko genituen.  Nezakaritzan aritzen den ETE bat (enpresa txiki eta ertainak) izateagatik, nekazariekin lan egiten duen norbaiti babesa ematen dion erakunde askorik ez dago. Beraz, Oikocredit iritsi zenean, gure arazoa ulertu izana ikaragarri baloratu genuen», adierazi zuen Athanasek.

Irakurri gehiago Greenforesti buruz eta nola Oikocreditek familiako enpresari laguntzen dion.

« Atzera