Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Gure berri eman

Zuk ere lagun dezakezu Oikocredit kooperatibaren lana hedatzen eta Hegoaldean banku etikorako nazioarteko mugimenduaren bidez inbertsio arduratsuaren alde egitearen nahiz aukerak sortzearen garrantzia azpimarratzen.

Sentsibilizazio-ekintzak susta ditzakezu kontzientzia soziala astintzeko, interesgarri iruditzen zaizkizun pertsona edo entitateen aurrean. Gu garapena zilegitzeko gure inbertsio arduratsuaren eta mikrokredituen eredua azaltzera bertaratuko gara. Orobat, Oikocredit edo finantza etikoei buruzko sustapen-materiala eskatu ahal diguzu, zure inguruko pertsonen artean banatzeko. Lehenbailehen helaraziko dizugu material hori.

Jar zaitez gertuen duzun laguntza-elkartearekin harremanetan!

Eta jarrai gaitzazu gizarte-sareetan, ahaztu gabe!