Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Gurekin lan egin

Enplegu-eskaintzak

Oikocredit kooperatibaren asmoa mundu hobe bat eraikitzea da. Horretarako, zure laguntza behar dugu.
Gurekin lan egin nahi baduzu, kontsulta toki, eskualde edo nazional mailan ditugun plaza hutsak, nahiz nazioartean dituzun aukerak eta, elkartu gurera!

Laguntza-elkarteetako lan-eskaintzak
Une honetan ez dago plaza hutsik Espainiako Estatuko elkarteetan.

Nazioarteko Oikocredit kooperatibako lan-eskaintzak
Gure nazioarteko bulegoan (Amersfoort, Holanda) ager daitekeen lanpostu baterako hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, eskaera hau bete eta aurkeztu baino ez duzu egin behar. Zure hautagaitza jaso eta hurrengo 6 hilabeteen barruan zure profilarekin bat datorren enplegu-eskaintzaren bat agertzen bada, zurekin jarriko gara harremanetan. Sei hilabete horiek igarota zurekin harremanetan jarri ez bagara, zure eskaera konfidentzialtasun osoz tratatuko dugu eta zure datuak sistematik ezabatuko ditugu.

Oikocredit kooperatibako eskualdeko bulegoetan eta bulego nazionaletan lan egiteko eskaintzak
Gure bulegoetako bateko lanpostu baterako hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, arren jar zaitez harremanetan bulegoarekin zuzenean. Esteka honetan gure eskualdeko bulegoak eta bulego nazionalak non dauden ikus dezakezu