Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Zergatik Oikocredit

Norabide bikoitza duelako: soziala eta ekonomikoa; zure beharra duten pertsonei lagundu ahal diezu eta, aldi berean, inbertitutako diruaren % 2 inguruko errentagarritasuna eskura dezakezu. Hori guztiori, segurtasun osoz.

Izan ere, zuk inbertitutako diruarekin Oikocredit kooperatibak maileguak eskaintzen dizkie Latinoamerika, Afrika, Asia eta Ekialdeko Europako herrialdetako mikrofinantza instituzioei. Bigarrenik, Hegoaldeko herrialde horietako nekazaritza- eta ekoizpen-kooperatibak, enpresa txiki eta ertainak nahiz bidezko merkataritzako erakundeak finantzatzen ditugu. Modu horretan, txirotasun egoeran bizi diren pertsonek kredituak eskuratu ahal izatea lortzen dugu.

Izan ere, kredituak Hegoaldeko herrialdeetako txirotasunaren aurka borrokatzeko eta garapen iraunkor eta barnerakoia bultzatzeko tresna direla uste dugu.