Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Inbertsio etikoa

Oikocredit kooperatibak zure aurrezkiak nazioarteko Oikocredit kooperatibaren kapital sozialean (partizipazioak) modu etikoan inbertitzeko aukera luzatzen dizu. Modu horretan, banku etikoko beste entitate batzuek eman ahal dizkizuten finantza-zerbitzuak osa ditzakezu.

Oikocredit kooperatiban inbertitzen duzun dirua Latinoamerikan, Afrikan, Asian eta Ekialdeko Europan txirotasuna murriztea ahalbidetuko duten mikrofinantza proiektuak, kooperatibak eta pertsona ekintzaileak finantzatzeko erabiliko da osorik, irizpide etiko eta sozialekin.

Ezagutu xehetasun gehiagoz Oikocredit kooperatibak zein ekonomia-sektoretan inbertitzen duen eta nola lan egiten dugun finantzek inpaktu sozial positiboa izan dezaten.

Gehiago jakin nahi duzu? Jar zaitez harremanetan gertuen duzun Oikocredit kooperatibarekin!