Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Nola inbertitu?

Nazioarteko Oikocredit kooperatiban inbertitu ahal izateko, ezinbestekoa da Espainiako Estatuan dauden hiru laguntza-elkarteetako batean bazkide izatea.

Elkarteak bere bazkideek egindako ekarpenak nazioartekoOikocredit kooperatibaren kapital soziala erosteko erabiltzen ditu osorik.

Gutxieneko inbertsioa 200 €koa da eta, urtebete igarota, zure ekarpena edozein unetan berreskuratzeko aukera izango duzu. Gainera, zenbateko hori Kooperatibaren Asanbladan urtero adosten den dibidendua aplikatuta emango da.

Bazkide izatean elkartearen egunerokotasunean eta urteko Asanbladan parte har dezakezu. Asanblada horretan zure botoa izango duzu, edozein delarik ere emandako kapitala.

Jarraitu beharreko urratsen inguruko informazio gehiago eskuratzeko jar zaitez harremanetan zugandik gertuen dagoen Oikocredit elkartearekin.