Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Sustatzen ditugun erakundeen hautaketa

Proiektuetako sustatzen ditugun erakunde egokiak hautatzea da garapenarekin lotutako gure helburuak ziurtatzeko urrats garrantzitsuena. Oikocredit kooperatibak irizpide ekonomiko eta sozial zorrotzak baliatzen ditu finantzaketaren hartzaile izango diren bazkide potentzialen hautagarritasuna egiaztatzeko.

Horrela, Oikocredit kooperatibak erakunde hauek lehenesten ditu:

  • txirotasun egoeran dauden pertsonentzako lanpostu eta diru-sarrerak sortzen dituztenak
  • mikrofinantza enpresa edo instituzio txikiak direnak, kooperatibak lehenetsita
  • zuzendaritza postuetan emakumeak dituztenak
  • ingurumena eta animaliak errespetatzen dituztenak
  • kudeaketa-egitura egokia dutenak
  • finantzarioki bideragarri direnak edo, denbora laburrean hala izateko aurreikuspena dutenak
  • atzerriko inbertsioaren premia justifikatzen dutenak

Oikocredit kooperatibak ez ditu finantzatzen haur-esplotazioarekin nahiz armen, lehergailuen edo bestelako material arriskutsuen ekoizpenarekin lotutako jarduerak garatzen dituzten bazkideak.

Bezeroen babesa eta gardentasuna

Mikrofinantza instituzio jakin batek interes-tasa handiegiak kobratzen dituela, soldata edo dibidendu handiegiak ordaintzen dituela edo bere bezeroak ez dituela lehenesten irizten badugu, mailegua jasotzeko eskaera ukatu egiten zaio.

Oikocredit kooperatibak gardentasuna eta mikrokredituaren azken bezeroen babesa sustatzen dituzten mikrofinantzako sektoreko ekimenak babesten ditu. Ekimen horiek gure operazioetan txertatzen ditugu eta babesten ditugun erakundeak gauza bera egitera adoretzen ditugu.

Bereziki bultzatzen ditugu Bezeroen Babeserako Printzipioak eta gardentasuna MF Transparency sustatzen duten interes-tasak finkatzerakoan.

Bezeroen babesari eta gardentasunari buruzko informazio gehiago (ingelesez)