Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Landa-eremuak

Munduko pertsona txiroen % 25 inguru landa-eremuan bizi da eta finantza-zerbitzuetara iristeko arazoak izaten dituzte. Hori dela eta, Oikocredit kooperatibaren misioa betetzeko, ezinbestekoa da eremu horietan lan egitea.

Landa-ingurunetara iristeko bereziki azpimarratzen dugu nekazaritza-proiektuen finantzaketa. Halaber, lurraldean presentzia nabaria duten tokiko mikrofinantza instituzioekin batera lan egiten dugu.

Era berean, zenbaitetan, landa-eremuetan inpaktu berezia duten proiektuetan kolaboratzen dugu, esate baterako, sustatzen ditugun erakunde batzuekin banku mugikorra garatuz, edo Barefoot Power eguzki-argiztapen autonomorako enpresan partizipazioa izanez.

Landa-eremurako irisgarritasuna egiazko erronka da. Diego Fernando Concha Microfinanzas Prisma erakundeko (Oikocredit kooperatibaren bazkidea Perun) zuzendari nagusia da. Berak dioenez: “Merkeagoa da hirigunetan zerbitzua ematea. Landa-eremuetara iristea zailagoa da. Gainera, bezeroak isolatuta daude geografikoki eta kulturalki eta, horren ondorioz, heziketa-programak abiarazi behar dira”.