Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Emakumeengana iristea

Oikocredit kooperatibak arreta berezia eskaintzen die emakumeek gidatutako proiektuei, izan ere, orokorrean haiek dira txirotasuna gehien pairatzen dutenak eta, gainera, funtsezko eginkizuna betetzen dute beren komunitatearen garapenean.

Emakumeak eta txirotasuna

Emakumeek munduko populazioaren erdia osatzen dute, eta munduan diren pertsona txiroen % 70 emakumeak dira. Munduko lanorduen bi heren emakumeek betetzen dituzte, baina diru-sarrera orokorren % 10 baino ez dute irabazten. Horrez gain, munduan eskolatu gabeko 72 milioi haur daude eta horietatik 50 milioi neskatoak dira. Horrenbestez, zailagoa da emakumeen kasuan heziketa jasotzea eta, sarritan, ez dituzte gizonezkoek izaten dituzten eskubideak, jabetzari eta, orokorrean, ekonomiari dagokienez.

Oikocredit kooperatibak berdintasunaren alde lan egiten du, emakumeek gidatutako proiektuei arreta berezia eskainiz.

Emakumea eta garapena

Emakumeek gidatutako proiektuek efektu biderkatzailea izaten dute lurraldean, izan ere, onurak familietara eta, orokorrean, komunitatera iristen dira zuzenean. Emakumeek etxebizitzen hobekuntzan, familiaren eta norberaren osasunean, elikaduran edota heziketan inbertitzen dute. Gainera, frogatuta dago emakumea zordun arduratsu eta fidagarria dela: mailegatutako kapitala itzultzeko gaitasuna oso handia da eta, horixe da, hain zuzen, mikrofinantzen zerbitzuetako hazkunde eta garapenaren ardatz nagusia.

“Emakume eta neskatoek diru-sarrerak jasotzen dituztenean, % 90 beren familietara bideratzen dituzte. Gizonen kasuan portzentaje hori % 30-40 artekoa baino ez da." (Iturria: “Women’s Rights Vital for Developing World,” The Girl Effect)