Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Finantzazio bila zabiltza?

Latinoamerika, Afrika, Asia edo Ekialdeko Europako herrialderen batean eduki soziala duen erakunde batean parte hartzen duzu eta finantzazioa behar duzu? Proiektuak hautatzeko irizpideak kontsulta ditzakezu eta zure proiektuak irizpide horiekin bat egiten duela uste baduzu, jar zaitezen harremanetan zugandik gertuen dugun eskualdeko bulegoarekin.

Espainian bidezko merkataritzako proiektu edo enpresak finantzatzen ditugu soilik edo, oso kasu berezietan, Hegoaldeko herrialdeetan inpaktu sozial positibo oso zuzena duten ekoizpen-proiektuak. Kasu honetan, proiektuaren ebaluazioa Holandan dugun gure egoitza nagusitik egiten da. Gure herrialdean beste era bateko enpresa-proiektu soziala baduzu, banku etikoko beste entitate batzuekin harremanetan jartzea gomendatzen dizugu, edo Espainian mikrofinantzetan adituak diren erakundeekin.