Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bidezko merkataritza

Oikocredit kooperatibak bidezko merkataritzako erakundeak babesten ditu. Inportatzaile eta banatzaileek erraz jo dezakete banku-sektore tradizionalera. Ekoizleen kasuan, ordea, ez dago halako erraztasunik. Hori dela eta, Oikocredit kooperatibak laguntza ematen die ekoizle horiei hainbat zerbitzu eskainiz, besteak beste, maileguak, kreditu-lerroak, kapitala eta bermeak. Oikocredit kooperatiba bidezko merkataritzaren sektoreko finantzatzaile nagusietako bat da.

Hazten jarraitzen duen marka ospetsua

1988an Herbeheretan sortu ostean, Bidezko Merkataritza (Fair Trade) etiketa hazten doa etengabe, izan ere, nekazarien bizi-baldintzak hobetzearen bermea da. Gaur egun, 500 ekoizle-erakunde baino gehiago babesten eta ziurtatzen ditu garapen bidean diren 58 herrialdetan.

Garapen iraunkorraren alde

Bidezko merkataritza bidezko prezio bat bermatzea baino askoz gehiago da. Mugimenduak badu justizia sozialaren dimentsio bat, baina baita ingurumen arloko justiziaren dimentsioa, tresna hauen bidez:

  • Bidezko soldata ekoizle eta langileentzat.
  • Haur-esplotazioaren aurkako politikak.
  • Epe luzeko harreman komertzialak.
  • Ingurune naturala eta lurzorua errespetatzen dituzten ekoizpen-metodoak.

Hogei urte baino gehiago igaro dira Oikocredit kreditu-kooperatiba Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Elkarteko kide dela (WFTO, ingelesezko inizialekin).