Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Berriak detail

Berriak

Patagoniaren iparraldean fruta-ekoizleei laguntzen dieten kooperatibak

04|10 Herminio Antonio Urrutiak 61 urte ditu eta Fruta Kooperatibako kidea da Argentinako Ipar Patagonian duela 20 urte baino gehiagotik, edo berak dioen moduan: "Nire negozioa hasi nuenetik!" Istorio osoa

Ekuadorreko hegoaldeko kafe organikoaren ekoizleei laguntzea

27|09 «Organikoa izatea ez da bakarrik idatzizko ziurtagiri bat izatea; jarrera bat da. Gure bihotzetan dago. Nekazariok aukeratu dugu ongarririk ez erabiltzea, dena kaltetzen baitute» esan du Miguel Mosquerak, bere kafe-landareen ondoan dabilen bitartean. Bere plantazioan erleen burrunba handiak adierazten die bisitariei laborantza-metodo organikoak erabiltzen direla lursail horretan. Istorio osoa

Bidezko merkataritzako FAPECAFES kafea gozatu Europa guztian egingo ditugun ekitaldietan

26|09 Ekuador hegoaldeko mendietan kokatuta dago Oikocrediten kide den FAPECAFES, bidezko merkataritzaren bidez nahiz kafe organikoa merkaturatuz beren kideen baldintzak hobetu nahi dituzten bost kooperatiba biltzen dituen erakundea. Istorio osoa

Nola bidezko merkataritzak kafe-ekoizle txikiak bultzatzen dituen

15|09 Fair Trade USA bidezko-merkataritza ziurtatzen duen erakunde nagusia da Ipar Amerikan. Mundu mailan aritzen da Fairtrade International erakundearen batera, eta egoitza Europan du. Colleen Anunuk, Fair Trade USA erakundeko Supply Chain-eko kudeatzaile seniorrak, bidezko merkataritzaren lorpen eta erronketako batzuei buruzko gogoeta egin du, kafearen sektoreari bereziki erreparatuz. Horrez gain, Fair Trade USA eta Oikocredit erakundeak kafe-ekoizleentzako prezioen arriskuak murrizteko elkartzen ari direla azaldu du. Istorio osoa

Te-plantazioak eraldatzea eta India iparraldeko pertsonen bizitzan eragitea [2. zatia]

06|07 Oikocreditek egindako inbertsioari esker, Darjeeling Organic Tea Estates Private Limited (DOTEPL) kooperatibak te-plantazioak erosi ahal izan zituen Darjeeling delakoan, India iparraldean; besteak beste, Rangaroon eta Pandam Istorio osoa

Te-plantazioak eraldatzea eta India iparraldeko pertsonen bizitzan eragitea [1. zatia]

06|07 India iparraldeko mendien barren-barrenean dago Darjeeling, jatorrizko terik onenak ekoizteagatik ezaguna den eskualdea. Darjeeling tearekin kea darion kikara bikaina edateko aukera daukagu te-plantazioetan lan egiten duten milaka pertsonei esker. Istorio osoa

Pertsonak eta planeta sendotzea – elkarrizketa

kawien-portrait-oikocredit-social-performance.jpg04|07 Oikocreditek gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko 2016. urteko txostena argitaratu duen une berean, Kawien Ziedses des Plantes Gizarte Jarduerako eta Gaitasunen Garapeneko zuzendariordeak gizarte- eta ingurumen-jardueraren ikuspuntuaren ideia batzuk azaldu ditu. Istorio osoa

Oikocreditek finantzatutako erakundeen bitartez 40 milioi onuradun egon dira 2016. urtean

cover-spm-report-2016-uk.jpg27|06 gizarte-eragineko inbestitzailea den Oikocrediten gizarte- eta ingurumen-jarduerari buruzko azken txostenean adierazi da onuradunen % 84 emakumeak izan direla Istorio osoa

Batzar Nagusiak Ikuskaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ditu eta dibidendua onetsi du

22|06 Ekainaren 11-tik 16-ra, Nazioarteko Oikocredit kooperatibako 120 kide eta langile baino gehiago astebetez elkartu ziren Accra-n (Ghana). Istorio osoa

Kompanion Bankek kapitala eta enpresa-ezagutza konbinatzen ditu etorkizun autojasangarriak sortzeko

komp-kg-39-cropped (1).jpg06|04 Kompanion Bank 2004an sortu zen Kirgizistango abeltzain, artzain eta nekazari txikiei maileguak eskaintzeko. 2007az geroztik Oikocrediten erakunde bazkidea da. Hala eta guztiz ere, Kompanion banku desberdin bat da; izan ere, bezeroei ez dizkie soilik mikromaileguak eskaintzen, aitzitik, enpresa-garapenerako doako trebakuntza eman eta nekazaritza iraunkorra eta baliabide naturalen kudeaketa sustatzeko laguntza teknikoa eskaintzen ditu. Istorio osoa