Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Aldizkariaren artikuluak

Artículos de la revista euskera

Nekazaritza iraunkorra laguntzea

14 azaroa | 2015 Nekazaritza iraunkorra laguntzea Mundu osoan diru sarrera txikienak dituzten pertsonen artean ekoizle txikiak daudenez, urte asko dira Oikocrediten inbertsio estrategikoko ikuspegiaren zati ... full story

Divine, gizarte benetan zoragarria

Divine Chocolate27 urtarrila | 2014 Divine Chocolate, Oikocrediten bazkide da eta enpresa bat da: “kakao ekoizleen esku, txokolate maitaleentzat sortua” (“owned by cocoa farmers, made for chocolate lovers™”). Txokolate enpresa Kuapa Kokoo kakao ekoizle den kooperatibak sortu zuen eta 2006. urtean Oikocrediten bazkide bihurtu zen. Gaur egun, Divine Chocolate, bidezko merkataritzako txokolate enpresa bakarra da eta kakao ekoizleak enpresaren % 45aren jabe dira. full story

Darjeeling-eko plantazio ekologikoak

ambootia.jpg27 urtarrila | 2014 Oikocreditek 1978. urtetik Indian egiten du lan, kapital inbertsioak egiten ditu eta herrialde osoko enpresa sozial ugariri kapitala eskaintzen die. Egin berri duen kapital-inbertsioetako bat Darjeeling Organic Tea Estates Private Ltd enpresan egindakoa da, bere plantazio nagusiagatik ezaguna: Ambootia. Sanjay Bansal-ek zuzentzen duen familia-enpresa bat da eta bertan tea ekoizten dute. Darjeeling eskualdeko bigarren ekoizlerik handiena da eta Demeter biodinamika ziurtagiria duen munduko te ekoizlerik handiena. Gizartean zein ingurumenean duen eragin esanguratsuagatik da ezaguna. full story